Belabieta erabakigarria izango da

LAUBURU K.E. IBARRA - FUTSAL IBI – MUSEO DEL JUGUETE C. F.S. Geratzen zaizkion hiru finaletatik lehenengoa jokatuko du larunbatean Lauburuk bere publikoaren aurrean. Pasa de astean Sala Quintoren aurkako norgehiagokan berdinketa garratza eginda ere, zorionez beste taldeek lortutako emaitzak aldeko izan zituen Lauburuk, liderrarekiko tartea txikitzea ahalbidetu baitzuten. Honela Valentziako Nitida Alzira liderretik 4 puntura geratu zen talde morea, eta hirugarren eta laugarren sailkatuekin zuen aldeari eustea ere lortu [...]

Lidertza barrandatzen jarraitu nahi du Lauburuk

LAUBURU KE IBARRA – SALA QUINTO F.S. Pasa den larunbatean Cuellarren lortutako justuko garaipena ospatzeko ere denborarik gabe, Ibarrak ligako beste hitzordua du asteazkenean, maiatzaren 1ean. Sailkapena argitzen doan garai honetan, talde morea Alzira liderraren atzetik doazen bakarrak moreak izatea ahalbidetu dute azken emaitzek, atzeago datozen taldeei 2 eta 4 puntuko aldea ateratzen die-eta; San Juan eta Tafatrans talde nafarrek elkarren artean jokatuko dute jardunaldi honetan. Tesitura honetan asteazkeneko norgehiagokak [...]

2019-04-30T16:00:09+02:0030/04/2019|Tags: , , |

Bost finaletatik lehenengoa jokatzera abiatuko da Lauburu Cuellarrera

F.S. MARIANO RICO CUELLAR  - LAUBURU KE IBARRA Zazpi hautagai, bost final eta azkeneko sprinta. Honelaxe ikusten da ligako titulua eta datorren denboraldian Errege Koparen ateak irekiko dizkien lehenengo hiru postuetako bat lortzeko lehia. Zorionez, Ibarra azken fase honetara guztia lortzeko aukera garbiekin iritsi da; aurreko 25 jardunaldietan egindako lanaren emaitza izan da. Geratzen diren bost finaletatik lehenengoa Segovian jokatuko dute jokalari moreek, F.S. Mariano Rico de Cuellar taldearen kontra; [...]

2019-04-26T13:26:48+02:0026/04/2019|Tags: , , |

Puntuak pilatzen jarraitzeko aukera berri bat

LAUBURU KE IBARRA MAHALA - CD VALLE DEL EBRO Lauburu Ibarra Mahalak ligako hogeita hirugarren jardunaldia jokatuko du larunbatean Belabietan. Ibarrako taldeak Valle del Ebro errioxar taldea jasoko du bertan eta puntuak gehitzen jarraitzeko aukera bikaina izango da. Bisitariak hamahirugarren postuan doaz 13 punturekin; lau garaipen, berdinketa bat eta hamazazpi porrot egin dituzte, 72 gol sartu eta 132 jaso. Logroñon jokatutako norgehiagokan talde moreak 1-8ko emaitzarekin irabazi zuen. Aste Santuetan [...]

Titulua lortzeko lehiara hurbildu nahi du berriro Lauburuk

LAUBURU KE IBARRA – F.S. SANTURTZI Denboraldiko azken aurreko derbia jokatuko du Lauburuk larunbatean, ligako 25. jardunaldian. Alfredo Hualderen mutilei bisita egingo dien taldea FS Santurtzi izango da. Bien arteko aurrekoak ikusita, norgehiagoka zaila izatea espero da. Honen ondoren bost jardunaldi besterik ez dira geratuko jokatzeko eta horietatik hiru, Belabietan izango dira. Hau kontuan hartuta larunbateko norgehiagokak berebiziko garrantzia hartzen du; bigarren sailkatuetik puntu bakarrera egonda eta pasa den [...]

2019-04-11T17:26:48+02:0011/04/2019|Tags: , , |

Derbia irabazi behar du Lauburuk guztiaren bila joan nahi badu

LAUBURU KE IBARRA – LASKORAIN K.E. Lauburuk eta Laskorainek jokatuko duten derbia dela-eta, festa bikaina sortuko da larunbatean Belabietan. Lauburuk oso serio hartu beharko duen festa izango da hain zuzen, sailkapeneko hiru postuetako bat lortzeko azken trena izan daiteke-eta. Galaz jantzita eta Ibarrako gotorlekuko harmailak lepo, Alfredo Hualderen mutilak garaipena bereganatzen saiatuko dira pasa den astean San Juanen jasotako zartadaren ondoren. Zaila izango da hala ere, gehienbat Laskorainek norgehiagoketan [...]

2019-03-21T15:28:10+01:0021/03/2019|Tags: , , |

Lauburu Ibarra Mahalak Zierbena jasoko du Belabietan

Larunbatean izango da, 16:45etik aurrera; talde moreak Zierbena jasoko du Belabietan bere ligako hemeretzigarren jardunaldian. Ibartarrak azken bi jardunaldietan seitik sei eginda, ligako hirugarren sailkatua menderatzeko lan zaila izango dute aurrean. Bizkaiko taldea denboraldi bikaina ari da burutzen. Ligako sailkapenean galipoak 36 puntu dituzte, 85 gol aldeko eta 65 kontrako. Datuak konparatuz gero, ibartarrek 12 gol gutxiago sartu dituzte eta aurkaria baino bat gutxiago jaso. Larunbateko norgehiagokarako, Arevalok ezingo du [...]

Berebiziko garrantzia duen neurketa jokatzera doa Lauburu Iruñara

A.D. SAN JUAN - LAUBURU K.E. IBARRA Ibarrari jokatzeko geratzen zaizkion 9 jardunaldiak final moduan jokatuko baditu, larunbat honetakoa finaletan finala dela esan beharko genuke; ibartarrak Iruñara joango dira aurkari “kutun” baten kontra jokatzera, denboraldi honetan eta aurrekoan ere, kirolezko helburu berak partekatzen dituen aurkaria hain zuzen. Soberan dago esatea beraz, larunbateko norgehiagokaren garrantziaren tamaina. Joaneko jardunaldian berdindu ostean, neurketa hau irabazten duena titulua lortzeko hautagai zuzena izango da eta [...]

2019-03-15T14:56:38+01:0015/03/2019|Tags: , , , |

Maila handiko norgehiagoka izango dugu Belabietan

LAUBURU KE IBARRA – PINSEQUE A.D. Interes handiena piztuko duen neurketa izango da, larunbat arratsaldean Ibarrako gotorlekuan jokatuko dena. Aragoiko Pinseque taldea etorriko da, kategoria honetan historikoa den taldea. Zirrara eta parekotasuna ikusiko dira hasiera batean, bi taldeak 36 punturekin berdinduta daude-eta; Alzira liderraren atzetik. Azken hiru jardunaldietan berdinketa egin ostean, Alfredo Hualderenak tituluaren lehian berriro engaiatzeko asmoz aterako dira kantxara. Bisitariek ere, bere aldetik dena jarriko dute liderrari [...]

2019-02-08T10:35:40+01:0008/02/2019|Tags: , , , , , , , |

LAUBURUK BELABIETAN EMANGO DIO HASIERA DENBORALDI BERRIARI LAUBURU KE IBARRA – BIGMAT FONTECHA JUVENTUD DEL CIRCULO

Larunbatean, hilak 15, Laubururen 2018-2019 denboraldiari hasiera emateko eguna izango da. Lehenengo taldeak Burgosko Juventud del Círculo taldearen kontra jokatuko du Belabietan. Aurre-denboraldiko lau aste hauetan jokatutako lagunarteko eta burututako entrenamenduen bidez lantalde morea fintzen ibili ostean, iritsi da lehenbiziko jardunaldia. Eta jarraitzaileei areto futbolarik onena eskaintzeko tokirik onenean izango da, Belabietan. Lehenbiziko neurketa honetan, aurkariari dagokionez, denboraldi berriari begira izan duten berrikuntza nagusia entrenatzailearen aldaketa izan dela esan dezakegu, [...]

2018-09-13T18:47:40+02:0013/09/2018|Tags: , , , |

Title

Go to Top