13 2015.11.13

Mahala Lauburuk Zierbena hartuko du Belabietan / Mahala Lauburu K.E. recibe la visita de Zierbena en Belabieta

2015-11-13T08:43:11+01:0013/11/2015|

Nazional mailako Jubenilen laugarren jardunaldi honetan, Mahala Lauburuk etxean jokatuko du Zierbena C.D.F. taldearen aurka, arratsaldeko 18:00etan. Oso borrokalaria da talde hau, hiru jardunaldietan bi garaipen eta porrot batekin sailkapenean hirugarren postuan aurkitzen dira 6 punturekin. Txubelek lantalde osoa du eskura bizkaitarrekin lehiatzeko prest. Juanma Ordozgoitik zuzendutako filiala, sailkapenean buru eta garaitu gabe doa 16 punturekin, ibartarrak berdinketa bakarra eta bost garaipen pilatu dituzte egindako sei partidutan. Zazpigarren jardunaldia datorren asteazkena, hilak 18an jokatuko dute Belabietan eta Ataun Troskaeta hartuko dute arratsaldeko 20:00etan. Kadeteek larunbatean jokatuko dute, eguerdiko 12:00etan Belabietan eta aurkaria Samaniego Orixe izango da. Mikel Raposoren gaztetxoak 9 [...]

12 2015.11.12

Juanan Rodriguez berriro aulkian eseriko da / Juanan Rodriguez vuelve a los banquillos

2015-11-12T08:54:20+01:0012/11/2015|

Juanan: “Ibarran neure kirol-bizitzako urterik zoriontsuenak bizi izan nituen” Bederatzigarren jardunaldi honetan, Lauburuk berriro kanpoan jokatuko du II. multzoko talderik indartsuenetako baten aurka, Zierbena C.D.F. Topaketa Zierbenan bertan izango da, larunbatean arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Partidu honetan Lauburukoek lehenengo entrenatzailerik gabe lehiatu beharko dute. Mikel Diestro, azaroaren 24tik 29ra bitartean Guatemalan jokatuko den munduko txapelketan, Espainiako nesken selekzioa gidatzeko deitua izan da eta piparreroen hurrengo lau partiduak galduko ditu. Bere postua Juanan Rodriguezek beteko du. Hiru denboraldiz Lauburuko kirol zuzendaritza eta elkartearen kudeaketaz arduratu ostean eseriko da berriro aulkian. Ibartar entrenatzaileak honela zioen: “Ilusioz beterik aurkitzen naiz esperientzia honekin. Alde batetik, [...]

10 2015.11.10

Mahala Lauburu K.E. Jubenilen garaipena / Victoria de Mahala Lauburu K.E. de División de Honor Juvenil

2015-11-10T08:46:19+01:0010/11/2015|

Partida lehiakor batean, Mahala Lauburu K.E. Jubenilen taldeak Gora F.S. Bilbori 0-3koa eginda irabazi zion larunbatean Bilbon. Hasiera-hasieratik bi taldeak oso indartsu atera ziren, markagailua estreinatzeko gogoz. Aukerarik arriskutsuenak ibartarrentzako ziren eta 6. minutuan, Tobik aurkariei prestatzeko ere denborarik eman gabe ateratako falta baten ondorioz, Josu Condek 0-1ekoa egitea lortu zuen. Tanto horrekin etxekoek beherakada izan zuten eta ibartarrek golerako aukera onak izan bazituzten ere, atean ez zuten asmatzen eta lehenengo zatia horrelaxe amaitu zen. Bigarren zatian bizkaitarrak indar handiarekin atera ziren markagailuari itzuli bat eman nahian, eta piparreroek faltak pilatzea lortu zuten, bosgarren falta amaierarako 12 minutu falta zirela [...]

9 2015.11.09

Berdinketa lortu du Lauburuk Labastidan / Lauburu empata en Labastida

2015-11-09T08:38:03+01:0009/11/2015|

Pasa den larunbatean Labastidan, ibartarrak Arrosek bigarren zatian egindako tantoarekin aurretik joan ostean, azken minutuetan jasandako golak berdinketan utzi zuen emaitza. Lehenengo zatia korapilatsua izan zen, bi taldeak erasoan ezin asmaturik defentsari lana errazten zioten eta piparreroek aukerak ikusten bazituzten ere, ez zuten tantoa egiten asmatzen. Etxekoek ere izan zituzten aukerak baina amaitu ezinik geratzen ziren. Lehen zatian atezainek protagonismo handia izan zuten baina hala eta guztiz ere, 0-0koarekin amaitu zen. Bigarren zatian bi taldeak biziago atera ziren. Defentsan erasoak gelditzeko arazoak ikusten hasi ziren eta 10. minutuan Cristianek baloia jaso, Arroseri pasa, eta honek aurkariaren atezainarekin buruz burukoa egin [...]

6 2015.11.06

Lauburuko jubenilak Bilbon jokatuko dute / El Juvenil Nacional de Lauburu K.E. Ibarra se desplaza a Bilbao

2015-11-06T08:28:52+01:0006/11/2015|

Bigarren jardunaldian, Aspil Ribera de Navarra taldearen aurka jokatu behar zuten partida atzeratu ondoren, Txubelen gazteak Bizkaiara abiatuko dira larunbatean Gora Bilbao taldearen aurka neurtzera. Bizkaitarrak talde borrokalaria eta oso gogorrak dira. Pasa den kanpainan, partida zail batean, piparreroek lortu zuten garaipena. Txubelek lantaldea bere osotasunean aurkeztuko du eta ibartarrak jokalekura indarrez aterako dira beren lehenengo hiru puntuak lortzeko helburuarekin. Norgehiagoka, Bilboko La Peña auzoko Abusu kiroldegian izango da 18:30etik aurrera. Irteera, 15:00etan Ibarrako Belabieta kiroldegitik. Probintziako lehenengo mailako taldea Mondragonera mugituko da larunbatean, 18:00etatik aurrera beren seigarren jardunaldia jokatzera Pizza Per Tutti Mondrate C.D. taldearen aurka. Juanma Ordozgoitik zuzendutako [...]

5 2015.11.05

Lauburu Labastidan izango da / Lauburu viaja a Labastida

2015-11-05T12:24:56+01:0005/11/2015|

Piparreroen taldea Labastidara doa larunbatean, 17:30etik aurrera denboraldiko zortzigarren jardunaldia jokatzera Mahastiak Labastida C.D. taldearen aurka. Mikel Diestroren mutilei, jarraian bederatzi puntu irabazi ostean datorkie jardunaldi hau, Colo eta Pinseque, II. multzoko talderik indartsuenak, eta aurreko kanpainan lehen eta bigarren sailkatuak izan zirenen aurka irabazi ondoren. Kanpainaren hasiera ez zen ona izan baina joerari itzulia ematea eta kategoriako ohorezko postuetatik hurbil kokatzea lortu dute. Horrela, eta hiru garaipen hauei esker, Lauburu seigarren postuan aurkitzen da une honetan. Entrenatzaileak ibartar taldearen egoera izan du hizpide: “Taldeak konfidantza irabazi du, kategoriako talde onenetariko biei irabazteak asko indartu du lantaldea eta pixkanaka lan [...]

3 2015.11.03

Asteburuko emaitzak / Resultados de la semana

2015-11-03T09:53:32+01:0003/11/2015|

Lurraldeko 1. mailako taldeak 5-5 berdindu zuen Hirukide Eskolapioak Plomix-en aurka partidu lehiakor batean. Lehen zatia Laubururena izan zen, jokoa baloiaren jabetzarekin kontrolatzen zuen, nahiz eta aurkaria markagailuan aurreratu, atsedenaldira 3-1eko emaitzarekin iritsi ziren. Emaitza honek kantxan ikusitako nagusitasuna islatzen zuen. Bigarren zatian Hirukide Plomix-ek gehiago estutu zuen eta etxekoak jokoaren hainbat zatitan gaindituta ikusi ziren. Bi taldeen etengabeko lehiaren ondoren, partiduaren amaierara 5-5eko emaitzarekin iritsi ziren, emaitza honek ez zuen inor asebete. Kadeteek larunbatean 9-2 irabazi zuten Erain-en aurka partidu bikain batean. Piparreroen nagusitasunarekin hasi zen, 3. minuturako Alvaro-ren bitartez aurreratu ziren. Emaitza honekin Lauburuk konfiantzan irabazten zuen eta [...]

2 2015.11.02

Garaipen garrantzitsua Labururentzat / Victoria de prestigio para Lauburu K.E. Ibarra

2015-11-02T08:49:06+01:0002/11/2015|

Pasa den larunbatean, ibartar jarraitzaileengan zirrara eragin zuen partidu ikusgarrian Lauburuk 3-1 irabazi zuen Pinseque taldearen aurka. Laubururentzat partidu zaila aurreikusten zen, alde batetik aragoiar taldea II. multzo honetako talderik indartsuenetakoa delako eta bestetik talde barruan izandako bajak (Cristian, Txipi eta David), oraindik gehiago zailtzen zutelako hartu beharreko konpromezua. Partidua bisitariek menderatzen zutela hasi zen, ibartarrak atzean geratu ziren Pinsequeren erasoen zain, Beni, Cristian, Unai, Santamarta…. bezalako jokalariek edozein unetan topaketa desorekatzeko gai baitira. Mikelen mutilak, defentsan konzentratuz, arrisku handiko kontraerasoak sortzen zituzten. Seigarren minutuan Aitzolek kantxa erdian baloia eskuratu eta kontraeraso azkar batekin Loitzunek 1-0ekoa egin zezan lagundu zuen. [...]

Go to Top