Lauburu hiru punturekin etxeratu zen Castellotik / Lauburu se trae los tres puntos de Castellón

Lauburuk Segorben 3-4 irabazi zuen, partida bizi batean azken segundura arte sufritu ondoren. Lehenengo zatia errespetu handiarekin hasi zuten bi taldeek, jokaldiak sakontzen saiatzen ziren baina defentsak erasoak zapuzten zituztela joan ziren lehenengo minutuak. Seigarren minutuan 0-1ekoa iritsi zen Juanan Rodriguezen mutilentzat, Ioritzek bandatik jaso, Unairi pasa eta honek atezainaren aurrean agertuz tantoa egin zuenean. Tantoaren ondoren etxekoak jokua menderatzen eta jokaldi luzeak egiten hasi ziren baina ibartarrek ongi babesten [...]

2015-11-30T18:57:30+01:0030/11/2015|

Jubenilen ohorezko taldeak atsedena izango du aste honetan / Mahala Lauburu de División de Honor Juvenil descansa esta semana

Egutegiak hala aginduta, Txubelen taldeak atseden hartuko du aste honetan eta ez zaio batere gaizki etorriko azken partiduan lesionatutakoak osatzeko. Piparreroak 7 punturekin hirugarren postuan aurkitzen dira, Bilbo eta Laskorainekin berdinduta. Cerverano 10 punturekin buru doa sailkapenean eta Aspil Rivera de Navarra atzetik 9 punturekin. Liga bukatzeko asko geratzen da oraindik baina lehenengo lau jardunaldietan behintzat ez da ustekabekorik izan. Lehenengo Mailako filialari ere atsedena egokitu zaio aste honetan. Iurre [...]

2015-11-27T16:41:49+01:0027/11/2015|

Hurrengo geltokia Castellon / Castellón próximo desplazamiento para Lauburu

Lauburu Segorbera (Castellon) mugituko da larunbatean, denboraldiko hamaikagarren jardunaldia jokatzera. Arratsaldeko 17:30etan izango da eta kanpaina honen barruan egin beharreko bidairik luzeena egin beharko du taldeak. Aurreko jardunaldian San Juanen aurka lortutako garaipenaren ondoren eta Bigarren B Mailara igoz geroztik irabaztea lortu ez zuenean gainera, jardunaldi berri honen aurretik, Juanan Rodriguezek ligako lehen herenari buruz hitz egin du: “Taldea indartuta atera da San Juanen aurka egindako partidatik, lehenengo zatian teknikoki [...]

2015-11-26T18:39:20+01:0026/11/2015|

Mahala Lauburuk berdinketa lortu du Belabietan Cerveranoren aurka / Mahala Lauburu empata en Belabieta ante Cerverano en un partido muy intenso (4-4)

Partidu bikaina, larunbatean Belabietan jokatu zutena Mahala Lauburu eta Cerverano taldeek, biak jubenil mailakoak; Txubelen mutilek berdinketarekin konformatu behar izan zuten. Lehen minutuetatik bi taldeek izan zituzten golerako aukerak baina korner baten ateeran errioxarrak izan ziren lehenengoak tantoa egiten. Elvis izan zen, jaurtiketa indartsu batekin, gola sartu eta 0-1ekoa egin zuena bigarren minutuan. Minutu bat beranduago, Arranzek 1-1ekoa egin zuen bakarkako jokaldi baten bidez. Bi taldeak erraz iristen ziren aurkariaren [...]

2015-11-24T18:39:09+01:0024/11/2015|

Lauburuk San Juan garaitu du Belabietan / Lauburu tumba a San Juan en Belabieta

Juanan Rodriguez-ek gidatutako mutilak, bigarren zati bikain batean erabakita geratu zen partiduan, 5-2 gailendu ziren San Juanen aurrean. Etxekoen nagusitasuna nabarmena zen hasieratik baina sakontzera ez ziren iritsten hala ere, eta horrek San Juan taldeak defentsan larritasun handiegirik ez izatea eragiten zuen. Nafarrak berriz, atzetik baloiak lapurtzen zituzten eta trantsizio azkarren bidez iristen ziren aurrera, piparreroen defentsari ezinegona sorraraziz. Partidua hasi eta 5 minutura, bisitariek bandatik ateratako sake batekin eta [...]

2015-11-23T08:32:11+01:0023/11/2015|

Juanma Prados-i omenaldia

I ! BA ! RRAA!! I ! BA ! RRAA!! Árbitrooooo…no ves o queeeé!!! Estas ciegoooo!! No me jodas hombre!! (horrelakoak ere entzuten genituen egia esateko… jajajaja). I ! BA ! RRAA!! I ! BA ! RRAA!! Gaur arratsaldean emozioz beteriko momentua izango dugu PILILI ezagutzen genuen guztiok, ibarrako polikiroldegian, urteetan zehar deskantsu gabe animatzen egon den Juanma Prados “PILILI” omenduko du LAUBURU KIROL ELKARTEAK. Horren aurrean sortzen zaizkidan sentimenduak [...]

2015-11-21T11:57:05+01:0021/11/2015|

Mahala Lauburuk Cerverano F.S. hartuko du / Mahala Lauburu recibe la visita del Cerverano F.S.

Txubelen Jubenilek, garaipen mamitsu baten ostean Errioxako Cerverano taldea hartuko dute Belabietan. Arratsaldeko 16:00etan izango da partidua. Cerverano F.S. txapelketako buru da, joku gogorreko eta oso dinamika eraginkorreko taldea da. Denboraldi honetan entrenatzaileaz aldatu du eta iaztik alderatuta aurpegi berri ugari ditu lantaldean. Shane jokalariarekin duen zalantza izan ezik, norgehiagoka honetarako Txubelek lantalde osoa izango du eta azkenaldian bigarren B-ra mugitutako jubenilen bat ere aukeratuko du agian. Jarraian bi garaipen [...]

2015-11-20T08:47:43+01:0020/11/2015|

Lauburu A.D. San Juan-en aurka ariko da Belabietan / A.D. San Juan próximo equipo que visita Belabieta

Larunbatean ibartarrak laugarren postuan aurkitzen den taldea hartuko dute Belabietan, A.D. San Juan. Arratsaldeko 18:30etan. Partidu zaila izango da, garaipenen boladaren ondoren Zierbenan porrota jasan behar izan zuten piparreroek, eta bederatzigarren postuan aurkitzen dira momentu honetan 13 punturekin. Ander Esnaola “Txipik” Zierberanen aurka jokatutako partidua izan zuen hizpide eta taldearen egoerari buruzko analisia ere egin zuen: “Zierbena oso talde txukuna da, jokalari onak ditu eta duten lehiakortasun puntu horrekin partiduan [...]

2015-11-19T13:00:46+01:0019/11/2015|

Mahala Lauburu Jubenilen Garaipena / Victoria del Juvenil Nacional Mahala Lauburu K.E. Ibarra

Txubelen taldeak 7-3ko garaipena lortu zuen Belabietan denboraldiko estreinaldian, partidua aldeko jarri zelarik hasiera-hasieratik. Hasieratik ibartarrak ezarri zuten erritmoa, lehen jokalditik aukerak sortuz eta aurkariaren atezaina frogatuz. Lau minutuetan, jada, 4 tanto eginak zituzten piparreroek, lehenengo biak Urtzik egin zituen bigarren eta hirugarren minutuan eta hogei segundu beranduago Condek egindako pase batekin Infantek hirugarrena egin zuen. Markagailuan 3-0ekoa zegoela bizkaitarrak hutsartea eskatu zuten, piparreroak gelditu nahian, baina geldialdiaren ondoren berehala [...]

2015-11-17T09:13:22+01:0017/11/2015|

Lauburuk 4-1 galdu du Zierbenan / Derrota de Lauburu en Zierbena 4-1

Lehen zatian jasandako 3-0ekoa gainditu ezinik, ibartarrek ezin izan zuten bigarren zatian nagusitu eta nahiz eta azken zatian hobera egin , 4-1eko emaitzarekin amaitu zen partidua. Bizkaitarrek menderatu zuten partiduaren hasiera, ibartarrak zain geratzen ziren baloiak ostu eta kontraeraso azkarrak sortzeko, baina laster okertzen zen. Minutu t’erdirako Cristianek kornerretik estrategia-jokaldi on batekin sarera jaurti zuen, 1-0ekoa eginaz. Etxekoen lehenengo tanto hau azkarregi iritsi zen Juananen mutilentzat, II. multzoko talderik indartsuenetakoa [...]

2015-11-16T18:49:31+01:0016/11/2015|

Title

Go to Top