Asteburuan bi jardunaldi jokatu dituzte Lauburu K.E-ko senior neskek, 13. eta 14 jardunaldiak, hurrenez hurren. Biak irabazi dituzte.
Ostiral iluntzean jokatu dute atzeratutako partidua, Anoetaren kontrakoa, etxean. Erritmoa hartzea kosta zitzaien arren, atsedenaldira bi goleko errentarekin joan ziren ibartarrak. Bigarren zatian biziago aritu ziren etxekoak eta markagailuan aldea handitzea lortu zuten. Gol askoko erdia izan zen bigarrena, Lauburukoek lau eta anoetarrek bat sartu zituztelarik. Partida 6-1 emaitzarekin bukatu da, azkenean.
Asteburuko bigarren partidua berriz, igandean izan zen, etxetik kanpo, Lasarteko Trumoi taldearen kontra. Hasieratik izan zuten ibartarrek partidaren kontrola eta lehen zatian partidua erabakita utzi zuten 0-9 goleko aldearekin. Bigarren zatia lasaiagoa izan zen, baina, hala ere gol ugarikoa. Lasartekoek bi gol sartzea lortu zuten arren, partida alde nabarmenarekin irabazi zuten ibartarrek, 2-12.
Asteburuan jokoan zeuden sei puntuak pilatuta, liderrak dira senior neskak. 31 punturekin sailkapenaren lehen postuan daude, Idiazabal lau puntura dutela. Hirugarren sailkatua Trintxerpe da eta asteburu honetan jokatuko dute beren kontra, etxean, Belabietan.
#GoazenLauburuKEIbarra