21 2018.02.21

Emakumezkoen Lauburuk sei puntu gehiago pilatu ditu

2018-02-21T08:01:56+01:0021/02/2018|Tags: , |

Asteburuan bi jardunaldi jokatu dituzte Lauburu K.E-ko senior neskek, 13. eta 14 jardunaldiak, hurrenez hurren. Biak irabazi dituzte. Ostiral iluntzean jokatu dute atzeratutako partidua, Anoetaren kontrakoa, etxean. Erritmoa hartzea kosta zitzaien arren, atsedenaldira bi goleko errentarekin joan ziren ibartarrak. Bigarren zatian biziago aritu ziren etxekoak eta markagailuan aldea handitzea lortu zuten. Gol askoko erdia izan zen bigarrena, Lauburukoek lau eta anoetarrek bat sartu zituztelarik. Partida 6-1 emaitzarekin bukatu da, azkenean. Asteburuko bigarren partidua berriz, igandean izan zen, etxetik kanpo, Lasarteko Trumoi taldearen kontra. Hasieratik izan zuten ibartarrek partidaren kontrola eta lehen zatian partidua erabakita utzi zuten 0-9 goleko aldearekin. Bigarren [...]

31 2018.01.31

Gol festa emakumezkoen Lauburu eta Orixeren arteko norgehiagokan (11-3)

2018-01-31T07:36:59+01:0031/01/2018|Tags: , |

Orixe eta Lauburu izan dira aurrez aurre 11.jardunaldian. Ibartarrek 11-3 emaitzarekin irabazi dute partidua. Zenbakiek laburtzen dute orain arte ligak emandakoa. Lauburuko neskak, gaur-gaurkoz, lidergoan daude, iaz baino urrats bat gorago. Aurkari zuzenen kontrako azken bi garaipenek eta asteburuko partidan hiru puntuak lortzeak lidergoa sendotu die. Uzturpen jokatu arren, etxean hartu dute Samaniegoko taldea. Lehen unetik idatzi diren partidaren ezaugarriak ez dira aldatu minutuak pasa ahala: intentsitate ez oso altua baina kontraeraso biziak. Eta horrela lortu dute lehen unetik markagailua aldeko izatea, kontraerasoan barkatu gabe golak sartuta. 6-0 aldea lortu dute. Orixekoek gola sartu dute gero, 6-1. Baina partiduak traza [...]

Go to Top