F.S. SANTURTZI CLUB DE FÚTBOL – LAUBURU K.E. IBARRA
Irteera zaila izango dute moreek larunbatean, jokatutako azken norgehiagoketan ez dute aurkaria gainditzea lortu-eta. Zehatzago esanda, 2014-2015 denboraldira joan beharko genuke bizkaitarren kontrako azken garaipenaren bila. Geroztik, jokatutako 6 norgehiagoketan lortutakoa, 4 berdinketa eta Ezkerraldeako taldeak eraman zituen 2 garaipen izan dira.
Hala eta guztiz ere, Lauburuk dinamika on bat darama, eta honela egingo dio aurre larunbatekoari; jokoan zeuden azken 15 puntuetatik 13 lortuta, Alfredo Hualderenak sailkapeneko lehenengo hiru postuetatik gertu kokatu dira. Lehenengo eta bigarren postukoak elkarren artean jokatuko dutenez, jardunaldi hau egokia da talde moreak berriro irabazi eta lehenengotik gertuago jartzeko.
Ez da ordea, erraza izango. Santurtziko pistak, kategoriako bizkorrena izateagatik duen zailtasuna ez ezik, Jose Angel Pandok gidatutakoak lehenbiziko aldiz, pasa den astean irabazi zutela esan behar da, eta garaipen honek eraginda, berritutako animoekin aurkeztuko dira moreen aurrera. Garaipena Sala Quintoren kontra lortu zuten eta berregituratze sakona jasan duen taldeari hauspo pixka bat eman dio honek. Jokalari askok taldea utzi ostean lantalde ahula indartzeko Goñi bezalako jokalari entzutetsu batzuk itzuli dira. Santurtziko taldearen potentzial nagusia bere jokalarien kalitatean eta esperientzian oinarritzen da, beraz, ibartarrak duten guztia eman beharko dute garaipena lortzeko.
Alfredok ondokoa kontatzen zigun honi buruz: “Santurtzin partiduak asko zailtzen dira, argi dugu hori. Talde ona dute, jokalari onekin eta sailkapenean duten postuak ez du beraien aukerak islatzen. Kontziente izan behar dugu, guretzat hiru puntu gehiago direla eta lehenengo postuen bila jarraitu nahi badugu dena eman beharko dugula”.
16:30ean izango da Santurtziko Mikel Trueba eraikinean. Ibarrako espedizioa Belabietatik aterako da 13:40ean.
Betiko moduan, norgehiagokaren berri Klubeko Twitter bidez ezagutu ahal izango duzue.
Ez ahaztu: LARUNBATA, AZAROAK 17 16:30ean
#AukeratuMOREeginLAUBURU #GoazenLauburuKEIbarra