19 2018.11.19

Guztiraren bila joateko garaipena lortu du Lauburuk Santurtzin

2018-11-19T19:40:18+01:0019/11/2018|Tags: , , , |

Lehenengo zati on batean jokoa eta okasioak menderatuz eta bigarren zatian berriz, abantailari eusteko ongi lehiatuz, beste hiru puntu gehiago gehitzea lortu zuen Lauburuk kanpoan jokatutako norgehiagokan. Bi proposamen oso desberdin ikusi ziren hasieratik, Santurtzi, aurkariaren akatsez baliatzeko asmoz bere kantxan zain geratzen zen bitartean, moreak bertakoen baloi irteeran estutzen zuten eta baloiaren jabetza izan zuten denbora gehiagoz. Era honetara hasi ziren iristen lehenbiziko erasoak. Javi Saldisek izan zuen lehenengo aukera, baina atezain bizkaitarrak eskuarekin geratu zuen. Handik gutxira, laugarren minutuan, Oihanek 0-1ekoa markatu zuen kanpotik egindako jaurtiketa gogor bat zutoinaren ondotik sareetan sartu zenean. Gol honek Santurtziarrak espabilatu zituen [...]

16 2018.11.16

Hirugarren garaipenaren bila irteera zaila izango du aurrean Lauburuk

2018-11-16T14:35:53+01:0016/11/2018|Tags: , , , |

F.S. SANTURTZI CLUB DE FÚTBOL - LAUBURU K.E. IBARRA Irteera zaila izango dute moreek larunbatean, jokatutako azken norgehiagoketan ez dute aurkaria gainditzea lortu-eta. Zehatzago esanda, 2014-2015 denboraldira joan beharko genuke bizkaitarren kontrako azken garaipenaren bila. Geroztik, jokatutako 6 norgehiagoketan lortutakoa, 4 berdinketa eta Ezkerraldeako taldeak eraman zituen 2 garaipen izan dira. Hala eta guztiz ere, Lauburuk dinamika on bat darama, eta honela egingo dio aurre larunbatekoari; jokoan zeuden azken 15 puntuetatik 13 lortuta, Alfredo Hualderenak sailkapeneko lehenengo hiru postuetatik gertu kokatu dira.  Lehenengo eta bigarren postukoak elkarren artean jokatuko dutenez, jardunaldi hau egokia da talde moreak berriro irabazi eta lehenengotik [...]

Go to Top