ZIERBENA F.S. – LAUBURU K.E. IBARRA
 
Ibartarrak beste garaipen bat lortu dute kanpoan, landutako defentsa eta lehiakortasun sendo batean oinarritutako garaipena, orokorrean.
Arma berak erabiliz bilatu zuten garaipena bi taldeak partidaren hasieran, aurkariaren aurreratzea eragozteko defentsa bizia lehenengo lerroan, eta baloia eskutan izanda, lauko jokoarekin saiatu ziren presiotik ateratzen. Pista oso mantsoa zen eta horrek lan defentsiboa errazten zuen, erasoei gailenduz. Aurkariaren atera iristeko era bakarra, sortze tokietan egindako akatsez baliatzea zen, hainbat alditan lortu zutelarik, nahiz eta amaitzen ez asmatu. Lehenengo zatiaren amaierarako 3 minutu geratzen zirela, Zierbenako Kikek 1-0ekoa egin zuen bandatik zuzenezko tiro bat botata. Lauburu ez zen makurtu eta minutu bat beranduago berdinketa egin zuen: bandako sake batean Andonik atera tira eta Aitzolek petxuarekin sareetara bota zuen. Tanto honen ostean atsedena etorri zen.
Bigarren zatiaren hasieran Zierbenak bi aukera izan zituen, baina Josebaren lan bikainak markagailua berdin mantendu zuen. Hemendik aurrera, Lauburuk joko zuzenago bat egin zuen, pibota barruraino sartuz eta iritsiera gehiago sortzea ahalbidetuz. Hauetako batean Javi Saldisek diagonal perfektu batean Zumetari pasa eta honek 1-2koa egin zuen Mario azpitik gaindituz. Zierbena berdinketa egiten saiatu zen, baina ibartarrak izan ziren berriro aldendu zirenak; Andonik lehenengo lerroan ostu eta Javi Saldiseri pasa zion, honek 1-3koa markatzeko goitik botatako jaurtiketa gogor batekin. Zazpi minutu falta ziren oraindik, baina Zierbenak bosteko jokoaren apustua egin zuen. Lauburuk lan bikaina egin zuen orduan defentsan, eta aurkariaren ate hutsa aprobetxatuz hiru minutuetan beste bi gol gehiago ere sartu zituen. Lehenbizi Antxonek; Josebaren zerbitzu baten ostean sartu zuen. Ondoren Javi Saldisek, bere zelaitik egindako jaurtiketa bikain batekin, zuzenean sarean sartu zuenean. Azken minutuak Josebaren hiru parte-hartze mundialekin, taldearen lan bikaina borobiltzeko balio izan zuten. Amaierako minutuan, Zumetak bigarren zutoinera egindako pasea aldendu nahian bere atean sartu zuen 2-5eko azken emaitza finkatuz.
Bigarren postuan kokatzen du Lauburu merituzko garaipen honek lehenengo itzuliaren amaieran, eta partidaz gozatu zuten hogei bat zaleek txalo zaparrada batekin ospatu zuten hori, norgehiagokaren amaieran. Hemendik aurrera atsedena hartu eta pilak kargatzea tokatzen da, zirraragarria izango den bigarren itzuliari aurre egiteko.
#GoazenLauburuKEIbarra  #AukeratuMoreeginLauburu
 
XEHETASUNAK
ZIERBENA FS: Markel, Ricardo, Abel, Jorge eta Christian
Gainerako parte-hartzeak: David, Efren, Kike (1), Miguel, Mario eta Adrián
LAUBURU K.E. IBARRA: Peña, Zumeta (1), Aitzol (1+1pp), Oihan eta J. Saldise (2)
Gainerako parte-hartzeak: Andoni A., Garmen, Antxon (1), Joseba, Dani G. eta Adrian
EPAILEAK:
García Llanos, Ibon (Arabako Komitea)
García Llanos, Igor (Arabako Komitea)
KRONOMETRATZAILEA
Martínez Pinedo, Laura (Arabako Komitea)