Lauburuk irabazi Zierbenan (2-5) eta lehenengo itzuli bikain bat itxi du
ZIERBENA F.S. - LAUBURU K.E. IBARRA Ibartarrak beste garaipen bat lortu dute kanpoan, landutako defentsa eta lehiakortasun sendo batean oinarritutako garaipena, orokorrean. Arma berak erabiliz bilatu zuten garaipena bi taldeak partidaren hasieran, aurkariaren aurreratzea eragozteko defentsa bizia lehenengo lerroan, eta baloia eskutan izanda, lauko jokoarekin saiatu ziren presiotik ateratzen. Pista oso mantsoa zen eta horrek lan defentsiboa errazten zuen, erasoei gailenduz. Aurkariaren atera iristeko era bakarra, sortze tokietan egindako [...]