Ametsa lortzeko irabaztea nahikoa ez (5-4)

LAUBURU KE IBARRA - ZIERBENA FS Maila handiko derbia eskaini zuten Lauburuk eta Zierbenak 2018-19 denboraldi zirraragarria ixteko. Norgehiagokan Lauburu izan zen nagusi, 5-0eko emaitzara iristeraino, baina azken minutuetan bizkaitarrek gol bakarrera eraman zuten aldea bosteko jokoarekin. Garaipenaren bila arma berdinekin atera ziren bi taldeak, defentsa intentsitatea lehenengo lerroetan jarrita, aurkariaren progresioa eragotziz eta baloia oinetan zutenean, presiotik ateratzen saiatzen ziren bi taldeak lauko jokoarekin. Lauburuk defentsa-intentsitate handiagoa jartzen zuen [...]

2019-05-29T09:39:07+02:0029/05/2019|Tags: , , , |

Lauburuk irabazi Zierbenan (2-5) eta lehenengo itzuli bikain bat itxi du

ZIERBENA F.S. - LAUBURU K.E. IBARRA   Ibartarrak beste garaipen bat lortu dute kanpoan, landutako defentsa eta lehiakortasun sendo batean oinarritutako garaipena, orokorrean. Arma berak erabiliz bilatu zuten garaipena bi taldeak partidaren hasieran, aurkariaren aurreratzea eragozteko defentsa bizia lehenengo lerroan, eta baloia eskutan izanda, lauko jokoarekin saiatu ziren presiotik ateratzen. Pista oso mantsoa zen eta horrek lan defentsiboa errazten zuen, erasoei gailenduz. Aurkariaren atera iristeko era bakarra, sortze tokietan egindako [...]

2018-12-26T21:15:54+01:0026/12/2018|Tags: , , , |

Lehenengo itzulia gailurrean amaitzeko klasiko bat

C.D.F. ZIERBENA F.S. - LAUBURU K.E. IBARRALauburuk Muskizera bidaiatuko du larunbatean Zierbena indartsuaren kontra jokatzera. 2008. urtean igo zenetik, Brontzeko maila honetan urte gehien daramatzan taldea da Zierbena; ondotik jarraitzen dio Lauburuk, 2004-2005 denboraldian zilarrezko mailari uko egin behar izan zionetik eta 2011-2013ko tartea kontatu gabe, tradizio handiena duen kluba. Euskadin egun ikusi daitekeen tradizio handieneko partidaren atarian gaude beraz, gidoi bikaina bikaintasunetik oso hurbil dagoen Laubururen lehenengo itzulia ixteko.Alta, [...]

2018-12-21T19:56:56+01:0021/12/2018|Tags: , , , |

Bururik altxa gabe jarraitzen du Lauburu Ibarra Mahalak

4-2 galdu zuen Lauburu Ibarra Mahalak Zierbenaren kontra ligako seigarren jardunaldian, bururik altxa gabe jarraitzen duelarik. Bolada txarra pasatzen ari diren bi talde elkartu ziren larunbatean, eta biak ere jokalari batzuen faltan, oso kontserbadore egon ziren lehenbiziko minutuetan, arriskatu gabe, kontrako golen bat jasotzeko beldurrez. Lehenengo zatiaren erdialdean hasi zen norgehiagokaren dinamika aldatzen; bi taldeak lerroak separatzen hasi ziren eta era bortitzagoan jokatzen, partidua ikusgarriagoa eginez. Aukerak ere sortzen [...]

2018-11-07T14:25:22+01:0007/11/2018|Tags: , , , |

Lauburu Ibarra Mahalak Zierbenara bidaiatuko du larunbatean

Pasa de asteburuan Laubururen aurkariari Ibarran ez agertzeagatik ireki zaion espedientearen ebazpena ateratzear dagoelarik, Lauburu Ibarra Mahalak Zierbenara bidaiatuko du larunbatean ligako seigarren jardunaldia jokatzeko asmotan. Arratsaldeko lauetan izango da norgehiagoka Bizkaiko herri honetan, eta Ibarrako espedizioa 13:00etan aterako da Belabietatik. Ez  agertzeagatik irekitako espedientearen ostean, eta egindakoa justifikatuz aurkariak berak aurkeztutako idatziaren ondoren, hartuko den ebazpenaren zain daude ibartarrak, hau da, partida beste egun batean jokatu beharko duten edo [...]

2018-11-02T15:52:52+01:0002/11/2018|Tags: , , , |
Go to Top