ALZIRA F.S. NITIDA – LAUBURU K.E. IBARRA
Ilusio handiz eta arduratsu egingo dio aurre Ibarrak, jokatzeko geratzen zaion duelu erabakigarrietako bati. Moreak Balentziara doaz Alziran kontra jokatzeko asmoz. Talde liderra da sailkapenean Tafatrans eta Lauburu berarekin 4 puntuko aldea duelarik. Izandako hainbat zoritxar medio, erronka honi aurre egiteko jokalarien kopurua asko murriztu zaio Alfredo Hualderi, baina talde honen izaeraren ikurretako bat, bata bestearekin duten konfiantza da; eta ez dago aitzakiarik ezta arrazoirik ere, titulua lortzeko lehia honetan ibartarrak beste pauso bat gehiago emateko helburu irmoarekin agertuko direla ez pentsatzeko.
Aurkariaren gaitasuna ikusita norgehiagokaren zailtasuna agerikoa da. Alzira FS Nitida goragoko kategoriei dagokien egitura bat duen taldea da, estamentu guztietan islatzen dena. Kirol arloan, Braulio César Correal da entrenatzailea, Levante UD Lehenengo Mailako taldea gidatzen ibili zena. Oraingo entrenatuak pitzadurarik gabeko blokea osatzen dute eta beren norgehiagoketan defentsan nahiz erasoan jartzen duten erritmo bizian oinarritzen dute beren indarra. Jarraian egindako bost garaipenen bolada daramate Alzirakoek; erregistro hauek berdintasun handia erakusten duen liga honetako liderrak izatea eraman ditu.
Ibarrak bere aldetik, porrota ezagutu gabeko 15 jardunaldiek ematen duten konfiantzarekin egingo dio aurre norgehiagokari, eta jokatutako azken hiru norgehiagoketan puntuatu izanagatik ere, titulua lortzeko aurkari zuzenak diren taldeen kontra hain zuzen. Larunbatekoaren aurrean, talde honek etxetik kanpora moldatzeko duen gaitasuna gogora ekarri behar da halabeharrez. Fazeta honetan lortu baititu errekorrazko erregistroak, bi urteetan bi norgehiagoketan bakarrik galdu izanak, adibidez. Alde ezkorra moduan berriz, lesioak aipatu behar, azken egun hauetan kopurua igo egin da-eta. Partida honetarako Zuhaitz baja ziurra izango da; Aitzolek, Garmenek eta javi Saldisek bere presentzia bermatzea oso zaila izango dute; eta Andoni Agirrezabala berriz, goata tarten dago, larunbateko norgehiagokara bere minez osatu antzera iritsi ahal izateko.
Alfredok norgehiagoka honi buruz hitz egin zuen: “Taldea ondo aurkitzen da, nahiz eta baja asko izan ditugun aste honetan. Tituluren bat irabazteko honelako egoerei aurre egiten jakin behar izaten da eta gure arma guztiekin lehiatzeko gai izan. Badakigu zaila izango dela, baina garaipena nahi dugu eta garaipenean sinesten dugu. Beraz, gure aldetik ez dago aitzakiarik; bidaia anbizio handienarekin egingo dugu. Klubak, bidaiatzeko baldintzarik onenak izan ditzagun esfortzu handia egin du berriro, beraz, ordainetan, maila eman eta puntuak Ibarrara ekartzea espero dugu”.
17:00etan izango da norgehiagoka, Alzirako Palau D’Esports eraikinean. Ibarrako espedizioa ostiralean aterako da 14:00etan Belabietatik, gaua Culleran egiteko asmoz.
Ohiko moduan, norgehiagokaren nondik norakoak Klubaren Twitterrean.
Ez ahaztu: LARUNBATA, OTSAILAK 23 17:00etan
#AukeratumoreeginLauburu #GoazenLauburuKEIbarra