Lesioetatik osatzen saiatuko da Lauburu liderraren kantxa erasotu ahal izateko

2019-02-22T16:20:34+01:0022/02/2019|Tags: , , , |

ALZIRA F.S. NITIDA - LAUBURU K.E. IBARRA Ilusio handiz eta arduratsu egingo dio aurre Ibarrak, jokatzeko geratzen zaion duelu erabakigarrietako bati. Moreak Balentziara doaz Alziran kontra jokatzeko asmoz. Talde liderra da sailkapenean Tafatrans eta Lauburu berarekin 4 puntuko aldea duelarik. Izandako hainbat zoritxar medio, erronka honi aurre egiteko jokalarien kopurua asko murriztu zaio Alfredo Hualderi, baina talde honen izaeraren ikurretako bat, bata bestearekin duten konfiantza da; eta ez dago aitzakiarik ezta arrazoirik ere, titulua lortzeko lehia honetan ibartarrak beste pauso bat gehiago emateko helburu irmoarekin agertuko direla ez pentsatzeko. Aurkariaren gaitasuna ikusita norgehiagokaren zailtasuna agerikoa da. Alzira FS Nitida goragoko [...]