3 2019.05.03

Berdinketa egin du Lauburuk etxean Sala Quintoren kontra (5-5)

2019-05-03T17:51:02+02:0003/05/2019|Tags: , , |

LAUBURU KE IBARRA - SALA QUINTO 4-0eko errentara iritsi eta Aragoiarrak joko more on baten aurrean uzkurtuta gol aukera garbi asko eduki ondoren, Lauburuk ezin izan zuen Sala Quinto taldea garaitu Belabietan. Bertakoak erlaxatu eta Zaragozako taldea bere aukeretan eta erremontatzean sinesten hasi zen eta azken minutuan lortu zuen. Partidako lehenbiziko minutuetatik bi taldeen apustu desberdinak ikus zitezkeen. Ibartarrak baloi irteeran presionatzen zuten Sala Quintori zirkulazioa eragotziz eta Zaragozakoek berriz, bere kantxan zain geratzen ziren akatsak bilatuz kontra bizkorretan ateratzeko. Honela biak, arrisku dezentearekin iristen ziren aurkariaren aldera, baina atezainek markagailua hutsean mantentzea lortu zuten. Seigarren minutuan iritsi zen markagailua [...]

22 2019.02.22

Lesioetatik osatzen saiatuko da Lauburu liderraren kantxa erasotu ahal izateko

2019-02-22T16:20:34+01:0022/02/2019|Tags: , , , |

ALZIRA F.S. NITIDA - LAUBURU K.E. IBARRA Ilusio handiz eta arduratsu egingo dio aurre Ibarrak, jokatzeko geratzen zaion duelu erabakigarrietako bati. Moreak Balentziara doaz Alziran kontra jokatzeko asmoz. Talde liderra da sailkapenean Tafatrans eta Lauburu berarekin 4 puntuko aldea duelarik. Izandako hainbat zoritxar medio, erronka honi aurre egiteko jokalarien kopurua asko murriztu zaio Alfredo Hualderi, baina talde honen izaeraren ikurretako bat, bata bestearekin duten konfiantza da; eta ez dago aitzakiarik ezta arrazoirik ere, titulua lortzeko lehia honetan ibartarrak beste pauso bat gehiago emateko helburu irmoarekin agertuko direla ez pentsatzeko. Aurkariaren gaitasuna ikusita norgehiagokaren zailtasuna agerikoa da. Alzira FS Nitida goragoko [...]

Go to Top