Gabonetako geldialdiaren ondoren, Alfredo Hualderen mutilak Burgosera joan ziren Ligako hamaseigarren jardunaldiari dagokion partida jokatzera, eta orduan sailkapenean talde morea baino postu bat gorago kokatzen zen Juventud del Círculo taldeari aurre egin behar izan zioten. Horrela, oso bizia izan zen partida bat jokatu ondoren, ibartarrek aurkaria garaitzea lortu zuten; postuak igotzen jarraitu ahal izateko beharrezkoak ziren 3 puntuak etxera ekarriz. 
Datu hori azpimarratzea oso garrantzitsua da, hori baita bigarren itzulian proposatutako helburua: distantziak murriztea, puntu gutxiko aldearekin euren aurretik dauden taldeen gainetik jarriz.
Burgosen irabazita, talde moreak bazekien larunbat honetan garaipena lortzea oso garrantzitsua zela. Hala, astean zehar lan dinamika gogorra mantenduz eta entrenamenduak kontzentrazio handiarekin burutuz, gogo handiz atera ziren kantxara ibartarrak. Hala ere, lehen zatiaren hasiera ez zen onena izan Laubururentzat eta, altura hauetan taldeak onartu ezin dituen defentsako zenbait akats medio, Castrokoek markagailua irekitzea lortu zuten partida hasi eta 3 minutura.
Horren aurrean, talde morea zertxobait gehiago esnatu eta pilak jartzen hasi zen, batez ere, erasoan; aukerak sortzen zituzten hainbat iritsiera arriskutsu eginez. Pixkanaka, egoerari buelta eman eta hobeto lehiatzen hasi ziren Alfredo Hualderen mutilak. Horri esker, gure jokalarien lehen gola iritsi zen Javi Saldiseren eskutik, Castroko jokalariek pista erdian egiten zuten pase ahul bat lapurtu ostean.
Golak indarra eta animoak eman bazituen ere, etxekoei intentsitatea falta zitzaien eta, ondorioz, aurkaria baloi lapurreta bat baino gehiagorekin nabarmentzen hasi zen, baita Endikaren ate ingurura iritsierak egiten ere.
Aurrera zihoazen minutuak Belabietan eta Lauburuko jokalariak berdinketarekin eta aldaketarik gabe jarraitzen zuen markagailuko emaitza hura mantentzeko prest ez zeudela erakusten hasi ziren. Erakutsi eta lortu. Izan ere, falta baten ondoren, Antxonek defentsak zeharkatu eta sare barruan bukatu zuen jaurtiketa bikain bat egin baitzuen. 
2 eta 1-ekoarekin, Castrokoek oso goitik presionatzen jarraitzen zuten eta hainbat aukera sortu zituzten. Dena den, Endikak egindako geldialdi garrantzitsu eta beharrezkoei esker, aurkariak ez zuen aukera horiek guztiak golean bukatzea lortu. 
Aurrerago, lehen zatiaren amaierara iristeko 5 minutu baino gutxiago falta zirenean, Castrokoek baloia lapurtu zieten etxekoei, euren jokalarietako bi erasoan ateratzen zirelarik ate ingurura iritsiz eta baloia sarearen hondoan sartuz. Horren aurretik, ordea, arbitroak Antxonen falta bat adierazi zuen, gola baliogabetuz eta, beraz, markagailua aldaketarik gabe mantenduz.
Hala ere, talde bisitariak bere aukeretan sinisten jarraitzen zuen. Eta, modu horretara, jokalarietako bat gure area barruan bakarrik zegoela aprobetxatuz, berriro ere berdinketa lortu zuten eta Ibarrakoei euren gaitasunak zein diren erakustea falta izan zitzaien lehen zati bati amaiera eman zioten. 
Aldageletatik bueltan, indartsuago itzuli ziren Alfredo Hualderen mutilak eta segundo gutxi falta izan zitzaizkion Antxoni markagailuan beste gol bat igotzea lortzeko. Hortik aurrera, jokoak baloi lapurretaz eta bi taldeen iritsieraz gainezka jarraitu zuen. Dena den, oraingoan, talde morea zen jokoa gehien menderatu eta zutoinean amaitzen ziren jaurtiketekin arriskua sortzen zuena.
Uneko tentsioa gorabehera, Castrok bost falta egin zituen eta, ondorioz, espero bezala, penalti bikoitza iritsi zen etxekoentzat. Zumeta izan zen jaurtiketa egiteaz arduratu zena, Kantabriako atezaina garaituz eta markagailuan 4 eta 2-koa jarriz. 
Hala ere, aurkariak emaitzean hurbiltzeko gogoz jarraitzen zuen eta euren jokaldietako batean epaileek tarteko falta bat egon zela erabaki ondoren, Castrokoen aldeko penaltia adierazi zuten. Horrela, Endikaren atera jaurti eta 4 eta 3-koa jarri zuten markagailuan. 
Gol horren ostean eta partidari amaiera emateko minutu gutxi falta zirenean, talde moreak bizkortasun handia jarri zuen jokoan, eta Antxon eta Danik partida erabakita utzi zuten beste bi gol sartu zituzten. 
Garaipen honekin, Lauburuk bolada positibo bati eusten dio gutxinaka. Gainera, 3 puntuei esker, sailkapenean postu bat igotzea lortu dute; buruz buruko postuetan dauden taldeetara are gehiago gerturatuz. 
Helburua lortzetik gertu daude Alfredo Hualderen mutilak eta, bi garaipen jarraian lortuta, ez daude geratzen zaizkien aukerak galtzeko prest. Beraz, lan gogorra egitea eskatuko duen beste aste bat izango dute aurretik. 
GOAZEN LAUBURU!!!!
PARTIDAREN XEHETASUNAK
CASTRO URDIALES C.F.S: Gaiza Fernanez, Borja Del Olmo, Imanol Olivera, Alexis Gonzalez eta Unai Zabaleta
Horiez gain: Ruben Angulo, Pedro Oliver Perez, Oliverio Sierra, Javier Vildosola, Jose Manuel Perez eta Aritz Galende
LAUBURU K.E: Andoni Zumeta, Xabi Juaristi, Oihan Carlosena, Andoni Carlosena eta Endika Uribe
Horiez gain: Iñigo Iribarren, Andoni Agirrezabala, Aitzol Oyarbide, Javi Saldise, Daniel García, Beñat Aldalur eta Jorge Sánchez
GOLAK
0-1 MIN 3 UNAI ZABALETA
1-1 MIN 6 JAVI SALDISE
1-2 MIN 9 ANTXON
2-2 MIN 19 UNAI ZABALETA
ATSEDENA
3-2 MIN 21 ANTXON
4-2 MIN 36 ZUMETA
4-3 MIN 37 IMANOL OLIVERA
5-3 MIN 38 ANTXON
6-3 MIN 39 DANI
Arbitroak
Areto Futboleko Arbitroa: Otamendi Lascarro, Fernando (C.T.A. Navarro) 
Areto Futboleko Arbitroa: Caballero Sandua, Javier (C.T.A. Navarro)