“INOIZ BAINO INDARTSUAGO ITZULI GARA”
Alfredo Hualderen mutilak beren helburu nagusitik urrun egotearen sentsazioarekin joan ziren Gabonetako geldialdira. Dena den, bazekiten inoiz baino indartsuago itzuliko zirela postu nagusietatik bereizten dituen distantzia murrizten saiatzeko. Gabonen aurretik jokatu zuten azken partidari dagokionez, 32 punturekin sailkapeneko bigarren postuari eusten dion Otxartabe C.D. baten aurka lehiatu ziren. Azken hau, Ibarrako taldearen aurka lortutako garaipenarekin, lehen postuan dagoen taldetik puntu bakarrera jarri da. Hala ere, beharrezkoa da gogoraraztea, emaitza horiek gorabehera, talde moreak ez ziola jokoa batere erraza jarri eta nagusi izan zela ia partida osoan; zorterik izan gabe, ordea, atezainei egindako jaurtiketetan. Gainera, une hartan entrenatzaile ibartarrak adierazi [...]