AITZOL, KLUBAREKIN BATERA JAIOTAKO JOKALARIA
Historia osoan zehar izan duen jokalari handienetako batek uzten du Lauburu. Klubean bere 15. denboraldia beteta, 30 urterekin, bizitza erdia darama Aitzolek kolore morea pistetan defendatzen. Laubururekin batera jaiotako jokalaria da Aitzol, klubeko historiaren %50aren parte ere izanez. Kadetea zenean jokatzen hasi bazen ere, lehen momentutik, Ohorezko Jubenil Mailan aritu zen. Une horretatik aurrera, ez da klubetik askatzen, etapa ezberdinak bizi dituelarik eta kategoria ezberdinetan parte hartu duelarik: oinarrizko mailetatik hasi eta 2B maila nazionalean 6 denboraldi jarraian jokatu arte. Hain da handia Aitzolek klub morean duen presentzia, jokatzeari uzten badio ere, ez diola Laubururi guztiz agur esaten. Duela bi [...]