Endika Uribek eta Ioritz Otamendik ez dute Lauburun jarraituko / Endika Uribe y Ioritz Otamendi no seguirán esta temporada
Lantaldea osatzeko momentuak bere sarrera eta irteerak izaten ditu beti. Jokalari berriak iristea eta beste batzuk uztea ohikoa izaten da uda oro. Lauburun, ordea, bajen kontua nahiko sentsiblea suertatzen da klubean eta lantaldean sortzen den lotura dela eta. Ibarrako taldearekin konpromiso eta ekarpen nabarmena erakutsi duten jokalariak direlako gertatzen da, Ioritz eta Endika kasu. Bietako inor ez da egongo taldeak irailaren 9an ligako lehenbiziko jardunaldia jokatuko duen partidan. Beren lanak kirolarekin uztartzea ezinezkoa izan zaigu eta hori izan da biek erabaki gogor hau hartu behar izanaren arrazoia. Endikak, bere lana dela eta, bidai ugari egin behar izaten ditu eta horrek, [...]
