Mahala Lauburu Euskal Kopa jokatzen hasiko da / Mahala Lauburu inicia la competición de la Copa Vasca
Amaitu du liga Mahalak, eta denboraldia bukatzeko, Euskal Koparen apustua soilik falta da. Erkidegoko lau talde izango dira ikuskizun honetan, bi gipuzkoar eta bi bizkaitar, eta bikoteak ere horrela atera dira: Laskorain – Mahala Lauburu eta Zierbena – Bilbo. Apirilaren 16 eta 23an jokatu beharko dituzte finalaurrekoak, partida bikoitzetan eta zozketan taldeak era honetara suertatu direnez, apirilaren 30ean Bizkaian jokatuko den finalean herrialde bakoitzeko talde bat ziurtatua dago. Piparreroek apirilak 16an, larunbata 18:00etan, jokatuko du joaneko partida eta Billabonako Udal kiroldegian izango da, Tolosako Usabal kiroldegiko pistan arazoak daudelako. Txubelek justuko lantaldea du, gainera, Asierren lesioa gehitu behar zaio eta [...]
