Mahala Lauburuk Castro Urdiales menperatu du Belabietan / Mahala Lauburu vence a Castro-Urdiales en Belabieta
Sekulako partidua jokatu zuten Txubelen mutilek bigarren itzuliko lehenengo jardunaldian. Kantabriatik etorritako Castro-Urdiales jaso zuten Belabietan eta hiru puntuak etxerako gorde zituzten 6-0eko emaitza eroso bat egin ondoren. Ibartarrak partiduan murgilduta atera ziren, gol-aukera garbiak sortu zituzten hasiera-hasieratik eta Castroren defentsa segurtasun handirik gabe ikusten zen. Hala ere, bisitarien atezainak gol-jokaldi garbiak ekidin zituen. Zortzigarren minutuan etxekoek markagailua estreinatu zuten, Agusek, bakarkako jokaldi batean, areaz kanpo egindako jaurtiketa bortitz batekin 1-0ekoa jarri zuen. Hamalaugarren minutuan berriz, Jokinek Castroko jokalari bati baloia ostu eta sarera bota zuen 2-0ekoa eginez. Lehenengo zatian ibartarrak menperatu zuten partidua eta minutu bakarra falta zenean, berriro [...]
