Mahala Lauburuk Aspil Vidal Ribera de Navarra jasoko du / Mahala Lauburu K.E. recibe a Aspil Vidal Ribera de Navarra
Denboraldiko bigarren jardunaldian egindako atzerapenari dagokio ostiral honetan Txubelen taldeak jokatuko duen partida Ribera de Navarra taldearen aurka, 20:00etatik aurrera Belabietan. Talde nafarra oso lehiakorra da eta atera nahiko duen arantza batekin etorriko da gainera, izan ere, iazko kanpainan piparreroek, ligako titulua, nafarren kantxan eta puntuak berdinduta zituztelarik jokatutako partida bizi batean lortu baitzuten. Bi taldeek taulan igotzeko aukera ezin hobea dute. Bakoitzak lau partida jokatu dituelarik, Ribera de Navarra eta Mahala Lauburu K.E. sailkapenean laugarren eta bostgarren daude 9 eta 7 punturekin hurrenez hurren. Bilbo eta Laskorain, partida bat gehiago eta 10 punturekin, berdinduta daude bigarren eta hirugarren postuan. [...]
