JOTA ARREGUI: “BAGENEKIEN TRANTSIZIOETAN ETA ESTRATEGIETAN ERABAKIKO ZELA PARTIDA”
Larunbatean SCDR Anaitasuna hartuko genuen etxean lehen itzuliko azken jardunaldiko partidan. Belabietako harmailak beteta ikusteagatik oso harro, hasiera eman genion norgehiagokari Dani, Chuky, Oscar, Txiki eta Uri bostekoarekin. Neurketa oso parekatuta egon zen hasiera-hasieratik eta, estrategia bati esker, markagailua estreinatzea lortu genuen Boliren eskutik 8. minutuan. Aurrerago, aurkariaren presioak asko zaildu zigun erasoa eta, defentsa on batekin erantzun behar izan genuen. Horren artean, nafarrek bosgarren falta igo zuten, baina, [...]