Lauburuko emakumezkoen taldeak bizilagunen kontra jokatu zuten pasa den igandean, eta Belabietan neurtu ziren, nahiz eta moratuak bisitariak ziren. Orixeri 2-7 emaitzarekin irabazita beste hiru puntu eskuratu zituzten.
Partidua lo hasi zuten Ibarrako neskak. Kosta egin zitzaien martxa hartzea. Markagailuan aurrea hartu zuten arren, berehala etorri zen 1-1 berdinketa. Orixekoek ondo bilatzen zituzten espazioak, baina ibartarrak markagailua estu ikustean bizitu egin ziren. Orduan joko dinamikoagoa egiten hasi ziren eta lehen zatia 1-4 emaitzarekin amaitu zen.
Bigarren zatian hobeto aritu ziren. Orixekoek 2-4koarekin tartea murriztu arren, joko aldetik erosoago aritu ziren bisitariak eta holaxe etorri ziren partidua erdietsi zuten hiru golak. Norgehiagoka 2-7 emaitzarekin bukatu zen.
Hiru puntuak lidertza sendotzeko balio dute. Hiru jardunaldiren faltan, 40 punturekin, sailkapenaren lehen postuan finkatzen da moratuen taldea. Atzetik Idiazabal dago, 36 punturekin eta ostiral honetan beren kontra jokatuko dute. 20:30ean izango da Ibarrako Belabieta kiroldegian. Datorren astean berriz, beste aurkari zuzen baten aurka jokatuko dute eta Anoeta, hirugarren sailkatua izango dute aurrez aurre. Bi jardunaldi zail bezain polit aurretik. Sailkapena erabakiko duten bi partida garrantzitsu.