BESTE BATEN BILA
Bihar Almonacid de la Sierrara (Zaragoza) joango gara Ligako hogeita bigarren jardunaldiko partida jokatzera. Pixkanaka, amaierara hurbiltzen ari gara, eta astero multzoa osatzen dugun talde gehienok gero eta gehiago jartzen dugu jokoan, batez ere, sailkapenean dagoen berdintasuna dela eta. Esate baterako, gure kasuan, aste honetan, puntuak lortzen jarraitu behar dugu aurten Play Off-ean aritzeko helburuari eusteko, baina aurkariak ere hala behar du, jaitsiera postuetan baitago (13. postuan, 21 puntu pilatuta), eta irabazteak hortik irteteko eta arnasa pixka bat hartzeko balio diezaioke. Zentzu horretan, gure entrenatzaileak adierazi du partida oso konplexua izango dela eta gureek defentsa lan ona egin beharko [...]