Uzturpe ikastolako haurrekin teknifikazio saioa / Jornada de tecnificación con los alumnos/as de Uzturpe

Pasatako aste bukaeran (Apirilak 8) eta Uzturpe ikastolarekin Lauburu KE-ak duen hitzarmena aurrera eramanez, Areto futboleko Teknifikazio saio bat egin genuen. Saioa bi zatitan banatu zen : lehena 9:00-tatik 10:15-etara eta bigarrena 10:15-etatik 11:30-etara. Lehenengo zatian Alebinak izan ziren parte hartu zutenak eta denera 19 neska mutil etorri ziren. Bigarren zatian berriz Benjaminak izan ziren 26 neska mutil gerturatu zirelarik. Teknifikazioaren garapena Cesar Roca Lauburu KE-ko harrobiaren koordinatzaileak eraman zuen [...]

2017-04-14T10:30:36+02:0014/04/2017|

Erabaki beharrekoak erabakita joan ziren Lauburuko neskak Anoetara / Las chicas del Lauburu se enfrentaron con todo decidido en Anoeta

Ligako bigarren postua ziurtatuta eta, ondorioz, play offetarako txartela eskuratuta Gauzak horrela, ostiral iluntzeko partida igarobide bat besterik ez zen eta, ondorioz, ez zen intentsitate altuko partidarik espero. Ez zen horrela izan, ordea. Epaileak partidari hasiera eman zionetik gogotsu eta sendo aritu ziren ibartarrak, baloia mugituz, joku bizkor eta dinamikoa egiten. Korner batean etorri zen lehen gola. Jokaldi taktiko batean Amaia Olazabalek gola sartu zuen. Atzetik beste hiru gol sartu [...]

2017-04-12T17:20:37+02:0012/04/2017|

Lauburu Mahalak Torrelavegako Marrock taldeari irabazi zion Belabietan / Lauburu Mahala gana en Belabieta al Marrock de Torrelavega

Kantabriako taldeak zailtasun handiak jarri zizkion Ibarrari Kirol munduan beti esaten da: “nola entrenatu, hala jolastu”; orokorrean betetzen den topiko bat da, bereziki, asteko lana, ona edo txarra izan, bizpahiru ziklotan luzatzen denean. Esaera orduan bihurtzen da benetan errealitate. Taldearen dinamika ez da egokiena, azken hilabetean faktore asko izan dira taldeak asteko lanarekin mantendu duen errutina ona bonbardatu dutenak; Hiru saio iraunkor, lesioei dagokienez zorte ona eta baja gutxi, baina [...]

2017-04-11T18:27:24+02:0011/04/2017|

Garaipena ukitu ostean puntu baliotsu bat lortu du Lauburuk (4-4) / El Lauburu obtiene un valioso punto tras ver de cerca la victoria (4-4)

Partida zirraragarria, zalantza emaitzan eta puntuen partiketa azkenean. Kategoria salbatzeko aurrera pauso bat izan bada ere, amaitzeko lau minutu faltan gureak 2-4 irabazten zihoazela jakiteak, zapore gazi-gozoarekin geratzea eragin zuen. Ibarrak norgehiagoka defentsa pista erdian ipiniz hasi zuen, jokoa aurrera zihoan heinean aurreratzeko asmoz. Santurtzik, bere aldetik, ibartarren baloi irteera presionatzen saiatzen ziren. Moratuek, atzo txuriz, hasierako jokaldi hauetan erasokorrago egon ziren eta lehenbiziko arrisku egoerak beraiek sortu zituzten. Beñat, [...]

2017-04-10T17:46:49+02:0010/04/2017|

Lauburu K.E. Ibarra Mahalak berriro etxean jolastuko du / Lauburu K.E. Mahala vuelve a jugar en casa

LAUBURU K.E. IBARRA MAHALA, Jubenilen Ohorezko Mailak, aurreko asteburuan irabazi eta oraingoan berriro etxean jolastu beharko du, Kantabriako Marrock C.D. taldearen aurka. Partida gaur izango da Belabieta kiroldegian 18:00etatik aurrera. Ligaren amaiera zirraragarria izaten ari da, titulua lortzeko faborito direnak, beren partidak irabazten ari baitira. Jardunaldi honen ondoren txapelketa eten egingo da astebetez, aste santuko oporrak direla eta. Itzuleran, txapelduna ezagutzeko bi jardunaldi besterik ez dira geratuko, baina jakina, aukera [...]

2017-04-08T08:37:23+02:0008/04/2017|

Lauburu K.E. Santurtzira joango da / Lauburu K.E. se desplaza a Santurtzi

Larunbatean Lauburu K.E. taldeak jokatu beharko duen partida oso garrantzitsua izango da. Santurtziko udal kiroldegian izango da, 18:15ean. Bizkaitarrak, 24 punturekin, sailkapen taularen hamahirugarren postua betetzen dute, jaitsieratik 3 puntura besterik ez, eta moratuengana hurbiltzen eginahalak egingo dituzte. Bost norgehiagoka besterik ez dira falta lehiaketa amaitzeko eta Lauburu K.E., 21 punturekin jaitsiera markatzen duen Gracurris taldetik 7 puntura dago momentu honetan. Ondorioz, Santurtzin jokatu beharreko partida hau irabaztea berebizikoa bilakatzen [...]

2017-04-07T16:23:59+02:0007/04/2017|

Lauburu Mahalak hiru puntu gehitu ditu Belabietan / Lauburu Mahala suma tres nuevos puntos en Belabieta

Jubenilen Ohorezko Mailak ez du amore eman eta Zierbenari 5-1 irabazi dio Batzuetan, gauzak errepikatzen direnean, kasualitaterik ez dagoela pentsaraztea eramaten gaitu, gertakizunak zerbaitek eraginda izaten direla. Gure jubenil gazte oparoei kontrako eztarritik joaten zaie kategorian hondarrean dagoen taldea. Sailkapenaren arabera bi taldeen arteko aldea handia bada ere, haien aurka jokatu eta irabazi dituzten lau partidetan, markagailua bereganatzeko maila handiagoko beste edozein taldeekin baino zailtasun handiagoak izan dituzte. Zierbenak oso [...]

2017-04-04T16:19:32+02:0004/04/2017|

Lauburuk asmatu ez eta aurkari handi baten aurrean erori zen (3-4) / El Lauburu no encuentra el acierto y cae ante un gran rival (3-4)

Porrota mingarria atzokoa; lehiakor agertu eta azkenera arte borrokatu bazuen ere, une zehatz batzuetan inspiratuago agertu zen aurkari bat nagusitu zitzaion Laubururi. San Juanek egindako lehenbiziko tantoa erremontatu ostean, moratuek ez zuten 2-1eko errenta mantentzen asmatu eta 3-4ko emaitzarekin galtzera iritsi ziren. Norgehiagoka bi taldeak beren ideien araberako defentsa eginez hasi zen; Lauburu aurkariaren zelaira arrimatzen zen nafarren baloi irteera ekidin asmoz, eta San Juan aldiz, pista erdian zain geratzen [...]

2017-04-03T17:05:54+02:0003/04/2017|

Lauburu K.E.Mahalak Zierbena C.D.F. jasoko du / Lauburu K.E. Ibarra Mahala recibe al Zierbena C.D.F.

Garaipen bikaina Lauburu Aldaz Klinika emakumezkoen taldeak Idiazabal K.E. taldearen kontra lortu zuena; partida bakar bat ere galdu gabe sailkapenenean liderra da Idiazabalgo taldea. Norgehiagoka asteazkenean izan zen eta 2-1eko emaitzarekin amaitu zen. Olatzen neskak intentsitate handiarekin jokatu zuten eta merezitako garaipena lortu zuten. Emaitza honekin, taldeak bigarren postua ziurtatu du eta honek, tituluaren bila, finalaurrekoa jolasteko aukera emango dio. Ibarran izango da. LAUBURU K.E. IBARRA MAHALA, Jubenilen Ohorezko Maila, [...]

2017-03-31T17:30:27+02:0031/03/2017|

Lauburuk derbiko garaipena berretsi nahi du / Lauburu K.E. quiere hacer buena la victoria en el derby

Pasa den igandean Donostian lortutako garaipenaren ostean, Lauburu K.E. Belabietara itzuliko da partida garrantzitsu bat jokatzera eta Monsen lortutako garaipena berrestera. Aurrean, C.D. San Juan nafarra, ibartarrak ongi baino hobeto ezagutzen duten taldea. Hamaika aldiz neurtu dira elkarren artean eta ustekabean harrapatzea zaila izango da. Momentu hauetan, moratuek jaitsieratik 7 puntura daude, baina horrek ez du esan nahi kategoria libratu dutenik, oraindik asko geratzen baita. Sei jardunaldi gogor denboraldia amaitzeko [...]

2017-03-30T23:13:39+02:0030/03/2017|
Go to Top