DANIK ETA RAIDEK EZ DUTE LAUBURUN JARRAITUKO HURRENGO DENBORALDIAN
Duela 4 urte iritsi zen Dani Ibarrara eta Raid, berriz, aurreko urtean. Biak oso gustora sentitu dira Klubean eta, erabakia hartzea zaila izan dela adierazi duten arren, beren gaztetasuna eta gauza berriak egiteko gogoa medio, beste proiektu batzuetan murgilduko dira hurrengo denboraldian. Lauburutik eskerrak eman nahi dizkiegu elkarrekin partekatutako lorpen bakoitzagatik eta onena opa diegu etorkizunean. Halaber, jokalari nafarrek hurrengo mezua utzi nahi izan digute: Dani: "2017ko udan fitxatu nuen Klub honekin, jokalari eta pertsona bezala hazteko eta ikasteko asmoz. Helburua guztiz bete da. Iritsi nintzenetik etxean bezala sentiarazi naute, entrenamenduetako bakoitzean. Hortaz, eskerrak eman nahi dizkiot Klub osoari: egunero-egunero [...]









