UNE GARRANTZITSUA LEHIAKETAN
Larunbat honetan etxetik kanpo jokatuko du berriro gure taldeak eta Auzoak de Zierbena C.F.S izango du aurkari 17:30ean hasiko den neurketan. Maila honetako pistarik zailenetako bat den arren, Jotak zuzendutokoek etxetik kanpoko partiden sorginkeriarekin amaitu dute dagoeneko, eta berriro irabazi nahi dute sailkapenean duten postu onari eusteko. Aurkari zuzena Egun 9 puntu dituzte bizkaitarrek eta taulako bosgarren postuan daude. Gure taldeak jokatutako 8 partiden aurrean, hauek 6 partida baino ez dituzte jokatu, 3 irabaziz eta beste horrenbeste galduz. Horrela, 3 puntu batzea bilatuko dute postuak igo eta sailkapeneko lehenengoen artean leku bat egiteko. Izan ere, COVID19-aren ondorioz aste batzuetako geldialdia [...]









