DERBIA, INOIZ BAINO PAREKATUAGO
Gabonen ostean, jokatutako bi jardunalditan lortu dute garaipena Alfredo Hualderen mutilek eta, dinamika positibo horretara iritsita, astero gogor lan egiten jarraitzen dute lortzen ari diren emaitzei eusteko. Joan den astean Belabietan lehiatu ondoren, oraingoan Laskoraingo bizilagunen aurka jokatuko dute Tolosako Usabal Polikiroldegian. Kantxa barruan zein kanpoan batzen dien hurbiltasunagatik haien aurka jokatzea berezia dela kontuan hartuta, partida zaila eta bizia aurreikusten da. Egun, sailkapeneko 9. postuan kokatzen da talde tolosarra; guztira 5 garaipen, 5 berdinketa eta 7 porrota pilatuz. Horrela, 7 dira Lauburu eta Laskorain bereizten dituzten puntuak. Hala eta guztiz ere, gogora dezagun bi taldeak soilik puntu bateko [...]