Mikel Diestrok Lauburu K.E. Ibarrarekin berritu du / Mikel Diestro renueva con Lauburu K.E. Ibarra
Mikel Diestro eta Lauburu, datorren denboraldirako berritze-akordio batera iritsi dira, beste denboraldi baterako aukerarekin. Barakaldoko misterrak egindako lanaren asebetetze maila handia denez, klubari lotuta jarraituko du. Negoziazioen ostean bizkaitarrak galdera hauek erantzun zituen: -Lehendabiziko urtea Lauburu K.E. Ibarrako tekniko gisa, zer daukazu esateko klubari buruz? Klubak nire aurreikuspen guztiak bete ditu, zuzendaritza batzordearen lana azpimarratuko nuke, klubaren indarra bertan egoteaz gain, oinarrian zein lehendabiziko taldean azpiegitura handia osatzen ari baita. -Zure lehendabiziko kanpainan, zazpigarren postua lortu dute. Taularen sailkapenari begiratuz, zure aurreikuspenak bete dira? Ez, beti gehiena lortzen saiatzen gara eta zazpigarren postua ez zen helburua. Hasieran jokoaren estilo berria [...]