MARKAGAILU ESTUA AURKARI ZUZEN BATEN AURREAN
Atzo goiz iritsi ginen Zaragozara, bertan bazkaldu eta nahikoa denbora izateko bidaiaren ondoren atseden hartzeko. Aurkari zuzena genuen Loalco Green Colo Colo, sailkapenean pilatutako puntuak kontuan hartuta. Horrela, Marcos, Txiki, Boli, Eric eta Oscarrekin hasi ginen. Etxekoen kontraeraso batek eta Bolik ezker hegaletik egindako bi saiakerek maraktu zuten lehen minutua. Bolik ere izan zuen aukera ona, Ericen eskutik area barrutik jaso ondoren, baina baloia zuzenean joan zen atezainaren eskuetara. Ondoren, zorigaiztoko 3 minutuek 3-0ekoa jarri zuten markagailuan, estrategia berdina erabiliz etorri ziren 3 golekin (3-0). Kanpoko jaurtiketak izan ziren hirurak, lehena korner baten ondoren eta beste biak hegaleko sakeen [...]









