12 JARDUNALDI, 36 PUNTU ETA GEHIAGORAKO GOGOA
Lauburu Ibarra Mahala taldeak garaipen bikoitza lortu zuen Elorrietako talde bizkaitarraren aurka jokatutako konpromiso bikoitzean. Hala, Arevaloren taldeak bigarren faserako txartela ziurtatu du lehenengo postua mantenduz eta 12 garaipen jarraian lortu ditu. Ondorioz, 36 puntu lortu ditu lehen 12 jardunaldietan. Emaitza ikaragarria. Larunbatean, 0 eta 5-eko emaitza eta joko bikaina Larunbatean talde moreak Bilbora bidaiatu zuen denboraldiko hamaikagarren garaipena lortzeko asmoz. Aurrean, 12 metroko zonakako defentsa planteatzen zuen aurkaria, kontraerasora azkar ateratzeko asmoarekin eta joko zuzen eta gutxi landu batekin piparreroei bizkarra emanez. Bestalde, ibartarrak, bi eszenatoki posibleren gainean lan eginda, oso indartsu atera ziren norgehiagokara eta partidako 5. minutuan [...]









