AURKARI BERA ETA ONDO EZARRITAKO HELBURU BAT
Igandean Lauburu Ibarra Mahalak Apoyo Solidario C.D taldearen bisita jasoko du Belabietan goizeko 11:30etan. Aurreko astean ere aurkari izan ziren Samanon (Castro) jokatutako neurketan eta ibartarrek 3 eta 6-ko markagailu batekin lortu zuten garaipena. Emaitza horrekin aurkariak laugarren kokatu dira sailkapenean, 12 punturekin, 4 partida irabazi eta beste 4 galdu ostean. Bestalde, Aitor Arevalok zuzentzen duen taldeak lidergoari eusten jarraitzen dio eta 7 jardunaldi jokatuta ez du oraindik porrota ezagutu. Horrela, gaur egun 21 puntu pilatu dituzte oso-osorik. Aipatutako emaitza gorabehera, gure taldeak badaki igandeko partida pasa den asteburukoa baino zailagoa izango dela. "Porrotaren ordaina hartu nahi dute, eta badakigu [...]









