AMETSETAKO ASTEBURU BAT
Asteburu bikaina osatu du Lauburu Ibarra Mahala taldeak Castro Urdiales C.F.S taldea gainditu ostean Ligako bigarren eta bederatzigarren jardunaldietako partidetan. Bi garaipen hauekin, talde moreak 12 puntu ditu eta, lehen 4 jardunaldiak jokatuta, txapelketako buruan dago. Larunbatean, bi taldeen arteko lehen norgehiagokan, 2 eta 0-ko emaitzarekin irabazi zuen Belabietan Aitor Arevalok zuzendutako taldeak. Oso partida lehiatua eta irekia izan zen, errespetu handiz elkar ondo ezagutzen duten bi talderen artekoa. Hori guztia jokoan nabaritu zen; izan ere, ez etxekoek ezta bisitariek ere ez zuten lortzen 3 pase baino gehiago jarraian egitea. Hortaz, atsedenaldira 0 eta 0-ko emaitza batekin joan ginen. Bi [...]









