JOTA ARREGUI: “ZAILTASUNAK ZAILTASUN, HARRO NAGO”
Larunbatean aurkari zuzen baten bisita jaso genuen Belabietan: AD San Juan nafarra. 2B mailako ezagun zaharrak izanik, jakin bagenekien neurketa oso parekatua egongo zela, eta ezin izango genuela segundo bakar bat ere despistatu hiru puntu batu ahal izateko. Horrela, Dani, Boli, Uri, Txiki eta Oscar bostekoarekin hasi genuen norgehiagoka, eta lehen minutuetan, baloiaren jabetza mantentzen jakin genuela iruditu zitzaigun. Hala ere, lan ona egiten ari zen aurkaria, eta zaila egin zitzaigun jokaldiak amaitzea. Horrela, lehen zatiko 11. minutura arte itxaron behar izan genuen arratsaldeko lehen gola ikusteko, Dylanek area inguruan lapurtu eta baloia Txikiri pasatzean (1-0). Aurretik jartzea funtsezkoa [...]









