Olatz Artolak gidatutako emakumezkoen taldea ligako irabazlea izan daiteke, ostiral honetan Idiazabalen kontrako norgehiagokan irabazi edota berdinketa egiten badu. Belabietan jokatuko izango da 20:30ean.
Liga erregularra amaitzeko hiru jardunaldi besterik ez dira geratzen eta Lauburuko neskak bigarren aldiz ligako titulua irabazteko aukera beren esku dute. Ostiral honetako neurketak hori lortzeko lehenbiziko aukera eskainiko die, puntu bakar bat gehituta ere, txapeldunak izango bailirateke, beraz, hitzordu saihestezina dugu ostiralean Olatzen taldea animatzeko eta denboraldi guztian egindako lana saritzeko.
Lauburu Mahala Ibarra, jubenilen ohorezko Mailak Bilbora bidaiatuko du larunbatean, Gora Bilbao Red Blue taldearen kontra jokatzera; 18:30ean izango da La Peña auzoan dagoen Abusu kiroldegian. Moratuak, azken garaipenaren ostean, ligako azken aurreko postuan kokatua dagoen taldea menperatzen saiatuko dira, nahiz eta talde honek, bere azken bost partiduetatik hiru irabaztea lortu duen, asteburuko norgehiagokara baldintza ezin hobean aurkeztuko dela erakutsiz.
Xabier Ortuzarrek gidatutako talde bilbotar hau multzoko talentu indibidual handienaz osatua dagoen taldeetako bat da, eta sailkapenean 12 puntu besterik ez izanda ere, 40 minutuetan intentsitate handiarekin lehiatzen duen taldea da. Erasorako duen bertikaltasunagatik bereizten da eta 40x20eko hainbat espazioetan 1x1eko ekintzat egiteko batere erreparorik ez du. Defentsa arloan, pistaren hiru laurdenak pista erdiarekin txandakatuz egiten duen defentsa indibidualagatik bereizten da. Ortuzarren mutilak 65 gol sartu dituzte eta 81 jaso lehiaketa guztian, baina azken partiduetan konfiantza irabazi dute eta norgehiagoka zaila izango da moratuentzat. Joaneko partidua ibartarrek irabazi zuten 7-4ko emaitzarekin, nahiz eta bisitariek markagailuan aurreratzea lortu zuten hasiera batean. Bigarren denbora ongi kontrolatu zuten Aitor Arevaloren gazteek.
Denboraldia amaitzeko lau partidu falta dira eta moratuek bigarren itzuliko talderik onena izatea amesten dute. Horretarako, geratzen diren partidu guztiak irabazi beharko dituzte, erronka handia nolanahi ere, azaroaz geroztik galdu gabe dagoen talde batentzat. Jokalari guztien eboluzioa etengabea izan da, erasoan zein defentsan prestazio lehiakorrak hobetuz joan dira eta ondorioz, irabaztea zaila den taldea izatea iritsi da, multzoaren barruan inflexio puntua izan zen data hartaz geroztik.
Moratuen espedizioa Belabieta kiroldegitik aterako da LARUNBATEAN 15:45ean