TAFATRANS VUL. RUIZ – LAUBURU KE IBARRA
Larunbatean gure lehenengo taldeak ligako 21. jardunaldiari dagokion norgehiagoka jokatuko du Tafallan (Nafarroa), Tafatrans taldearen kontra.
Jardunaldiko neurketarik azpimarragarriena izango da, zeren bi taldeak sailkapenean goiko postuetan kokatuta daude eta jardunaldiz jardunaldi denboraldiko talde errebelazio direla erakutsi dute biak. Nafarrak jarraian hiru porroteko bolada txar batetik datoz, Colo Colo, Sala Quinto eta Segorbe taldeen kontra, hain zuzen. Beraz, Tafallakoek joera horri buelta eman nahiko die, bere afizio handiari garaipen bat eskainiz.
Laubururentzat bestalde, inauteriak direla eta, ez da ohiko astea izan eta entrenamendu orduak lortzeko arazoak izan dira, kalitatezko entrenamenduak izateko garaian bereziki. Hala ere, nafarren dinamika desberdina darama Lauburuk, bigarren itzuli honetan hiru garaipen eta bi berdinketa lortuta, oraindik ez baitu galdu.
Moratuen entrenatzailearen hitzetan: “Kategoriako aurkaririk gogorrenaren kontra jokatuko dugu, bere kantxan gehiago oraindik, eta tartean inauterietako astea izan dugu. Lehenengo itzuliko tarte askotan erakutsi dugun maila onenarekin lehiatzeko gogoz gaude berriro, eta Belabietan hiru puntuak eskuratu zituen talde gutxienetako batekin jokatuta erakutsi beharko dugu”.
18:00etan izango da partidua Tafallako La Laboral kiroldegian.
Betiko moduan, twiter bidez norgehiagoka jarraitzeko aukera izango da @LAUBURUKEIBARRA
Ez ahaztu: LARUNBATA OTSAILAK 17, 18:00etan
GOAZEN LAUBURU!!!