LASKORAIN KE – LAUBURU KE IBARRA
Larunbatean Tolosan jolastea egokitu zaie moreei, Laskorain bizilagunen kontrako derbia jokatuko duten bertan. Ibartarrak sailkapenaren burutik hurbil jarri nahi dutenez, hiru puntuak eskuratzen saiatuko dira zortzigarren jardunaldi honetan.
Laskorain, brontzeko kategoria honetara igo berria izanda, Liga hasiera honetan emaitza onak lortuz ezustekoa ematen ari da. hiru garaipen eta bi berdinketekin, 11 puntu pilatu dituzte jada, Lauburu bezala.
Lauburuk bere aldetik, entrenamenduetan duten giro ona azpimarratu nahi du, galdu gabeko hiru jardunaldiek eta lesionaturik ez egoteak ematen duten animoen isla; Alfredo Hualdek lantalde osoarekin kontatuko du oraingoan, Alex eta Garmen izan ezik. Lehenengoak  bere osaketa prozesuan jarraitzen duelako eta bigarrena berriz, aurreko jardunaldian jasan zuen bidegabeko kanporaketagatik.
Talde morearen entrenatzaileak honela zioen: “Ilusio handiarekin goaz derbira. Gure bitartekoekin egingo diogu aurre liga hasierako errebelazio taldeetako bat denari. Norgehiagoka zaila izango da, kirol arloan ez da alde handirik izango, derbia izateagatik eta geografikoki hain gertukoak izateagatik ere bai”.
Tolosako Usabal kiroldegian izango da, 18:00etan
Badakizue, partiduaren nondik norakoak Klubeko Twitter bidez jarraitu ahal izango duzuela.
Ez ahaztu, LARUNBATA, AZAROAREN 3a, 18:00etan.
 
#GoazenLauburuKEIbarra #AukeratuMoreEginLauburu