Goranzko bidean jarraitzeko gogotsu helduko dio Lauburuk derbiari

2018-11-02T11:50:42+01:0002/11/2018|Tags: , , , |

LASKORAIN KE - LAUBURU KE IBARRA Larunbatean Tolosan jolastea egokitu zaie moreei, Laskorain bizilagunen kontrako derbia jokatuko duten bertan. Ibartarrak sailkapenaren burutik hurbil jarri nahi dutenez, hiru puntuak eskuratzen saiatuko dira zortzigarren jardunaldi honetan. Laskorain, brontzeko kategoria honetara igo berria izanda, Liga hasiera honetan emaitza onak lortuz ezustekoa ematen ari da. hiru garaipen eta bi berdinketekin, 11 puntu pilatu dituzte jada, Lauburu bezala. Lauburuk bere aldetik, entrenamenduetan duten giro ona azpimarratu nahi du, galdu gabeko hiru jardunaldiek eta lesionaturik ez egoteak ematen duten animoen isla; Alfredo Hualdek lantalde osoarekin kontatuko du oraingoan, Alex eta Garmen izan ezik. Lehenengoak  bere osaketa [...]