Derbi parekatu baten jabe egin zen Lauburu (2-3)

Laskorain K.E. - Lauburu K.E. Ibarra Edozeinek eskuratu zezakeen garaipena, eta azkenean Lauburu izan zen bosteko jokoarekin berdinketa hautsi zuena. Usabalgo harmailak leporaino bete ziren eta zaleek Tolosaldeko areto futbol festan norgehiagoka zirraragarri batekin gozatzeko aukera izan zuten. Hasieratik argi utzi zuten bi taldeak partida irabaztera zihoazela, baloiaren aurrerapena presio-defentsarekin eragotziz. Lauburu baloiaren jabe denbora luzeagoan izan zen, baina ez zen Tolosakoen atera ondo iristen. Laskorainek berriz, joko zuzena edo [...]

2018-11-04T22:25:02+01:0004/11/2018|Tags: , , , , |

Goranzko bidean jarraitzeko gogotsu helduko dio Lauburuk derbiari

LASKORAIN KE - LAUBURU KE IBARRA Larunbatean Tolosan jolastea egokitu zaie moreei, Laskorain bizilagunen kontrako derbia jokatuko duten bertan. Ibartarrak sailkapenaren burutik hurbil jarri nahi dutenez, hiru puntuak eskuratzen saiatuko dira zortzigarren jardunaldi honetan. Laskorain, brontzeko kategoria honetara igo berria izanda, Liga hasiera honetan emaitza onak lortuz ezustekoa ematen ari da. hiru garaipen eta bi berdinketekin, 11 puntu pilatu dituzte jada, Lauburu bezala. Lauburuk bere aldetik, entrenamenduetan duten giro ona [...]

2018-11-02T11:50:42+01:0002/11/2018|Tags: , , , |

Title

Go to Top