Hirugarren postuan errotzea helburu, Lauburuk beste garaipen berri bat lortu du Elorrioko pista zailean. Joan etorriko partida batean, Alfredo Hualderenak momentu zailetan partiduari eusten eta merezitako eran irabazten amaitzen jakin izan zuten, Elorrioko taldeak ligako bere azken norgehiagokak irabazi dituen pista batean.
Aurre ikusi zen moduan bi estilo desberdineko talka bat izan zen norgehiagoka. Leherkariak eta bertikalak tokikoak, eta bisitariak berriz, beren jokoa pazientziaz landu nahian. Honela, nahiz eta moratuek baloiaren jabetza denbora luzeagon izan zuten, Elorriokok aukerarik txikiena ere aprobetxatzen zuen gehien gustatzen zaiona egiteko eta Zuhaitzen aurrean arrisku egoerak sortzeko: trantsizio bizkorrak konektatu eta aurkariaren akats bakoitza aprobetxatu.
Akats horietako batean iritsi zen tokikoen lehenbiziko gola. Lauburu kantxan oso lasai zegoela ematen zuenean, atzetik egindako irteera bat Josuren oinetara iritsi zen, honek Yerai asistitu eta azken honek 1-0arekin estreinatu zuen markagailua. Aurkariak bisitarien presak inor baino hobeto aprobetxatzen zituela ikusita, oraindik pazientzia handiagoarekin jokatu behar zela garbi izan zuten moratuek. Zorionez, berdinketaren gola nahiko azkar etorri zen. Lehenengo zatiaren erdialdea zen eta Aitzolek, Ibarrako kapitainak, esfortzuan handia dela erakutsi zuen: bandatik ateratako baloi bat bigarren zutoinean amaitu zuen estrategia ekintza batekin. Arbeleko lanen fruituak berriro.
Berdinketarekin, moratuek baloiaren jabetza eta gol-aukera gehiago izan zituzten. Lehenbizi Beñat eta ondoren Zumeta, markagailua okertzeko zorian egon ziren, baina 15. minutura iritsi arte ezin izan zuten Lauburukoek aurretik jarri. Andoni Carlosenak lehenengo lerroan ostutako baloi batekin geratu eta Ander azpitik menderatu zuen. 1-2koarekin atsedenaldia iritsi zen. Emaitza juxtua zen, eta bakoitzak bere alde onak aprobetxatzen jakinez gero, norgehiagoka edozeinek irabaziko zuen sentsazioarekin joan ziren aldageletara.
Bigarren denboran antzeko tonikak menderatu zuen, Lauburuk zuen baloiaren jabetza, baina aukera arriskutsuenak tokikoek egiten zituzten. Pixkanaka lasaitzen joan ziren moratuak eta Iñakin atera gehiago hurbiltzen. Bigarren zatiaren erdialdean, norgehiagoka asko berotu zen eta bi taldeak epailearen erabakien kontra egiteko aukera ere, izan zuten. Hauetako batean Zumeta kanporatua izan zen birritan kargu hartzeagatik eta Ibarra jokalari gutxiagorekin geratu zen. Bizkaitarrak, Gaizkak botatako zuzeneko falta batean, egoera hau aprobetxatu zuen markagailuan berdinketa ezartzeko. Zazpi minutu eta zerbait gehiago falta zen jokatzeko eta moratuen helburuak zailtzen ari ziren.
Alabaina, moratuek taldea gauza handiak egiteko gai dela gogorarazi zuten berriro, eta anbizio handiarekin, Alfredo Hualdek bost minutu faltan, bosteko jokoa jarri zuen kantxan. Atrebentziak segundo gutxira izan zuen golaren saria. Andoni Agirrezabala ongi iritsi ostean, jarraian egindako ekintzan Oihanek Iñakiren ateraren inguruan baloia jaso eta trebeziaz atezain bizkaitarra menderatu zuen moratuak berriro markagailuan aurretik jarriz.
Iker Saenzek mutilak guztiarekin sartu ziren berdinketaren bila, baina egoera honetan ongi defendatzen duen talde batekin aurkitu ziren. Ibartarrak, oso kontzentratuta, ez zuten ezta aukera bakar bat ere oparitu atezain-jokalariaren defentsa egin behar izan zuten lau minutuetan.
Defentsan indartu ostean, moratuek azken kolpea eman zuten. Andoni Agirrezabalak egindako partida bikainaren saria jaso zuen, korner bat jaurtiketa bortitz batekin amaitu zuenean. Beste defentsa on pare bat eta kontua itxiko zuen gola berriro Oihanek egin zuen. Baloia aurkariaren kantxan ostu eta Andoni bere nebarekin konbinatu zuen Igor Echarri Oihani asistentzia egiteko prest jarriz, azken honek ate hutsera bota zedin. Etxeko marka izan zuen golak, Alfredo Hualderen mutilen jarrera eta kontzentrazio maila agerian utziz.
Norgehiagoka honela amaitu zen. Ibartarrak eragozpen handiko froga gogor bat pasa izanaren sentsazioarekin amaitu zuten. Garaipenak bigarren itzuli honetako bolada onarekin jarraitzeko balioko du, Ibartarrak 7 garaipen eta 3 berdinketa pilatu baitituzte. Dinamika on honekin jarraitzeko beharra garbia da, lehenengo postuak lortzeko lehian dauden aurkariak ez dute-eta, bidea erraztuko. Bost norgehiagoka geratzen dira, eta 15 puntu jokoan; Lauburuk partidu bakoitza azkenekoa balitz bezala jokatu beharko du. Datorren asteko atsedenaldiaren ostean hurrengo aurkaria Santurtzi F.S. izango da, beste euskal derbi batean. Bizkaitarrak multzoko edozein talde garaitzeko gai direla erakutsi dute, beraz, hau ere erronka zaila izango da moratuentzat. Aurretik bi aste, merezitako atsedenaldia lortzeko alde batetik eta norgehiagoka garrantzitsu honi aurre egin ahal izateko behar bezala prestatzeko ere.
#GoazenLauburuKEIbarra

NORGEHIAGOKAREN XEHETASUNAK

ELORRIOKO BUSKANTZA F.K.E.: Ander, Josu L., Yerai, Aitor eta Unai. Arkaitz, Josu E., Gaizka, Jelko, Joseba, Félix eta Iñakik ere, jokatu zuten.
LAUBURU K.E. IBARRA: Zuhaitz, Andoni Zumeta, Aitzol (1), Andoni Agirrezabala (1) eta Igor Echarri. Dani, Oihan (2), Andoni Carlosena (1), Javi Saldise, Beñat eta Garmenek ere, jokatu zuten.
TXARTEL HORIAK: Yeray, Aitor eta Unai (ELORRIOKO BUSKANTZA F.K.E.) / Oihan eta Andoni Carlosena (LAUBURU K.E. IBARRA).
KANPORAKETAK: Andoni Zumeta, Kargu-hartze bikoitzagatik (LAUBURU K.E. IBARRA).
GOLAK
1-0 MIN 7 Yeray
1-1 MIN 10 Aitzol
1-2 MIN 15 Andoni Carlosena
2-2 MIN 32 Gaizka
2-3 MIN 36 Oihan
2-4 MIN 37 Andoni Agirrezabala
2-5 MIN 39 Oihan
EPAILEAK
Yassir, Badi-Reghioui (Euskal Komitea, Arabako Territoriala)
Ibon, García Llanos (Euskal Komitea, Arabako Territoriala)
KRONOMETRATZAILEA
Asier, Prieto Vallejo (Euskal Komitea, Bizkaiko Territoriala)