Lauburu Ibarra Mahala taldeak Gijonera bidaiatuko du larunbat honetan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Club Deportivo Gijon Playasen aurka jokatzeko ligako bederatzigarren jardunaldiko partidan. Ibarrako taldea goizeko 7:30ean irtengo da Belabietatik, urtea lehen postuetan amaitzea ahalbidetuko dien hiru puntu berri lortzeko helburuarekin.
Asturiasko taldea bederatzigarren da sailkapenean eta guztira 10 puntu ditu; 3 garaipen, berdinketa 1 eta 4 porrotekin. Erasoko mailan 43 gol sartu dituzte eta kontran, berriz, 48 sartu dizkiete. Ligako azken partidan, baja garrantzitsuekin joan eta 13-6 galdu zuten Elorrietako taldearen aurka.
Aitor Arevaloren mutilei dagokienez, Sieroren aurka lortutako azken garaipenaren eta aste honetako entrenamendu gogorren ostean, puntuak batzen jarraitu eta landutako guztia erabili nahi dute; bertikaltasunagatik nabarmentzen den taldeari aurre hartuz. 
Entrenatzailearen hitzetan: “Oso talde bertikalari egingo diogu aurre. Asturiasko taldeak oso bertikalak direlako nabarmentzen dira, eta bertikaltasun horren inguruan egin dugu lan astean zehar. Partidako gakoa defentsan egongo da eta, biziak eta txukunak izaten bagara, ziur nago oso ondo lehiatu eta partida aurrera ateratzeko aukera asko izango ditugula. Aste gogorra izan da talde mailan; izan ere, gauzak ateratzen ez direnean, jokalari batzuek burua pixka bat jaisten dute. Horregatik, alde psikologiko hori landu egin dugu, jokalari guztiak garrantzitsu senti daitezen. Horrez gain, desio ditugun helburuak lortzeko, guztien bertsiorik onena behar dugula ere ikusarazi behar diegu”.
GOAZEN LAUBURU MAHALA IBARRA!!!!
Era berean, gogorarazi nahi dugu klubeko lehen taldeak, Lauburu K.E Ibarrak, arratsaldeko 18:30ean jokatuko duela Belabietan Cuellar Cojalba Mariano Rico F.S taldearen aurka. Cuellarreko taldea Ligako sailkapeneko 11. postuan kokatzen da eta, oso lehiakorrak direla kontuan hartuta, ez die batere erraza utziko Alfredo Hualderen mutilei.
Gainera, ezin dugu aipatu gabe utzi Lauburu Berazubi Fisioterapia, Gipuzkoako mailan jokatzen duen eta sailkapeneko 3. postuan kokatzen den klubeko senior mailako taldeak, abenduko zubian Kopako partida jokatuko duela Arrasateko Mondrate taldearen aurka. Garaipena lortuz gero, Txubelek entrenatutako mutilak final-laurdenetara sailkatuko lirateke.
AUPA LAUBURU!!!!