LAUBURU IBARRA MAHALA – CASTRO URDIALES CFS
Ligako hamazazpigarren jardunaldia jokatuko du Lauburuk Castro Urdialesen kontra larunbatean. 17:45etik aurrera izango da eta Belabietako pistan jokatzeko aukerarik ez dagoenez, Amasa-Villabonako Olaederra kiroldegian neurtuko dira bi taldeak.
Emaitzei dagokienez, antzeko krisialdia pasatzen ari dira bi taldeak eta norgehiagoka hau zulotik ateratzeko aukera bikaina izango da bientzat. Kantabriarrak ligako egungo txapeldunak dira eta urteetan bi klubak izan duten lehiakortasunak norgehiagoka intentsitate eta ilusio handiagorekin bizitzea eragingo du.
20 punturekin, ligako sailkapenean hamaikagarren doa Castro Urdiales taldea; aldeko 85 gol ditu eta 101 kontrako. Castron jokatutako norgehiagokan azken minutuetan lortutako 5-3ko emaitzarekin irabazi zuten bertakoek.
Iker Zubelzu zalantzako izango da jardunaldi honetan; eskuineko koadrizepsean mina sentitzen du oraindik eta ezin izan du taldearekin entrenatu azken bi asteetan. Entrenatzaileak ordea, Joanes Tijero jokalari berria eskura izango du nahi badu. Denboraldi amaierarako eta hurrengorako klubarekin fitxatu du gazte honek, eta bi hilabeteko froga amaitu ondoren prest egongo da partidua jokatzeko.
Teknikoaren hitzetan: “Azken asteetako emaitzen ondorioz, konfiantza pixka bat galdu dugu jokoan eta hori berreskuratu beharra daukagu. Ez gaude gaizki, baina azken jardunaldietako akats larri batzuek puntuak gehitzea eragotzi digute. Taldea ondo badago, kategoriako edozein taldeekin lehiatu dezake, baina azken metroetako joa falta zaigula ere, egia da”.
#AukeratumoreeginLauburu #GoazenLauburuKEIbarra