Lauburu Ibarra Mahalari bolada ona amaitu zaio Logroñon (3-1)

EDF LOGROÑO - LAUBURU KE IBARRA MAHALA Lauburu ibarra Mahalak 3-1 galdu zuen EDF Logroño taldearen aurrean pasa den igandean. Ligako hogeita bosgarren jardunaldia Logroñon jokatu zen eta bertan amaitu zuen talde moreak orain arteko bolada onarekin. Bosgarren postuan finkatzeko aukera bikaina zen igandekoa, baina ez zuten aprobetxatzen jakin izan eta postu bat jaitsi dira ondorioz. Norgehiagoka ez zen ondo hasi ibartarrentzat. Behar adinako kontzentraziorik gabe atera ziren eta [...]

Guadalajarako garaipenak ametsa luzatuko dio Laubururi (1-3)

C.D. CIUDAD GUADALAJARA F.S.  — LAUBURU KE IBARRA Asko landutako garaipena lortu zuen Lauburuk etxetik kanpora jokatutako norgehiagokan; defentsa on batean oinarrituta, lehenengo zatian bertakoek sartutako golari buelta ematea lortu zuen eta bigarrenean, estrategia gol batekin aldea handitu eta lehiatzen jakin izan zuen amaiera arte errenta mantenduz. Hasiera bikaina egin zuen Lauburuk eta partiduko lehenbiziko minutuak moreak izan ziren; baloi-oste eta amaiera bizkorrekin eragindako presioak lehenbiziko gol-okasioak sortu zituzten. Hala [...]

Tolosaldeko derbia irabazi du berriro Lauburuk (3-2)

LAUBURU K.E. IBARRA - LASKORAIN K.E. Goletan oso parekatua eta azken segundora arteko emozioa; holaxe laburtuko litzateke Tolosaldeko areto futbolean adierazgarri diren bi taldeen arteko norgehiagoka. Jokoa aurkezteko bi apustu desberdinekin, biek bosteko jokoaren alde egiteak eraman zuen azkenean markagailua moreen aldera. Belabietako harmailak lepo, zaleek norgehiagoka zirraragarri batez gozatu ahal izan zuten. Etxekoek jokoa menderatuz hasi zen norgehiagoka eta tolosarrei presio itogarria eragiten. Horitxoak pista erdian ezarri zuten [...]

Bolada txarrari amaiera emateko aukera berri bat

LAUBURU IBARRA MAHALA - CASTRO URDIALES CFS Ligako hamazazpigarren jardunaldia jokatuko du Lauburuk Castro Urdialesen kontra larunbatean. 17:45etik aurrera izango da eta Belabietako pistan jokatzeko aukerarik ez dagoenez, Amasa-Villabonako Olaederra kiroldegian neurtuko dira bi taldeak. Emaitzei dagokienez, antzeko krisialdia pasatzen ari dira bi taldeak eta norgehiagoka hau zulotik ateratzeko aukera bikaina izango da bientzat. Kantabriarrak ligako egungo txapeldunak dira eta urteetan bi klubak izan duten lehiakortasunak norgehiagoka intentsitate eta [...]

680 kilometro gailurrera bidean

FUTSAL IBI – MUSEO DEL JUGUETE C. F.S. - LAUBURU K.E. IBARRA Lauburuk ikasturte honetako irteerarik luzeenari egingo dio aurre asteburuan. Asteburua diogu, ibartarrak ostiralean aterako baitira Alacantera bidean, larunbatean Futsal Ibi-Museo del Juguete CFS taldearen kontra jokatzeko asmoz. Antolakuntza aldetik esfortzu handia izan da klubarentzat eta lantaldea ere kontzientea da jokoan dagoen puntu bakoitzaren balioaz. Lidergorako puntu bakarrera eta tarte estu horretan sei talde egonda, Alfredo Hualderen mutilak pasa [...]

2018-12-06T22:56:14+01:0006/12/2018|Tags: , , , |

Lauburu Ibarra Mahalak Zierbenara bidaiatuko du larunbatean

Pasa de asteburuan Laubururen aurkariari Ibarran ez agertzeagatik ireki zaion espedientearen ebazpena ateratzear dagoelarik, Lauburu Ibarra Mahalak Zierbenara bidaiatuko du larunbatean ligako seigarren jardunaldia jokatzeko asmotan. Arratsaldeko lauetan izango da norgehiagoka Bizkaiko herri honetan, eta Ibarrako espedizioa 13:00etan aterako da Belabietatik. Ez  agertzeagatik irekitako espedientearen ostean, eta egindakoa justifikatuz aurkariak berak aurkeztutako idatziaren ondoren, hartuko den ebazpenaren zain daude ibartarrak, hau da, partida beste egun batean jokatu beharko duten edo [...]

2018-11-02T15:52:52+01:0002/11/2018|Tags: , , , |

Lauburu Ibarra Mahala garaipenetik geroz eta hurbilago

Lauburu Ibarra Mahalak 5-3 galdu zuen Castro Urdialesen kontra, punturik lortu gabe jarraitzen duelarik laugarren jardunaldiz jarraian. Ibartarrak maila handiz lehiatu zuten ligako egungo txapeldunaren aurka, baina hutsik etorri ziren emaitza azken unetan erabaki zen norgehiagoka jokatzetik. Markak pistako hiru laurdenetan estutuz hasi zuten partida bi taldeak, baloia aurkariaren atetik hurbil lortu nahian. Norgehiagoka prestatzeko garaian, aurkariaren indarguneak eta joa ezagututa, entrenatzaile moreak banakako defentsa bat proposatu zuen, Iker [...]

2018-10-22T09:37:25+02:0022/10/2018|Tags: , , , |

Toulouseren kontra berdinketa egin du Lauburuk bere aurkezpen partidan (2-2)

Irailaren 1eko larunbata gorriz ipinita zuen Lauburuk bere egutegian, 2018-2019 denboraldi berriaren aurkezpen partidua eta izen handiko aurkari baten kontra gainera, Frantziako lehenengo mailan jokatzen duen UJS Toulouse taldea. Espero zen moduan, defentsa-intentsitateak eta aurkariaren atera iritsi nahiak jarraitzaileak gozarazi zituen norgehiagoka izan zen. Etxekoek defentsa bere atetik urrun kokatuz hasi zen partidua, eta frantziarrak beren defentsa gogorra kantxa erdian jarriz. Lauburu zaparradan atera zen bere aurkezpenean, eta lehenbiziko [...]

Lauburuk Frantziako lehenengo mailako Toulousen aurka egingo du aurkezpena

Irailaren 1ean 18:00etan jarriko da Lauburu jarraitzaileen aurrean, eta aurkari handi baten aurka jokatzeko izango da, UJS Toulouse taldea, hain zuzen. Hector Nuñez gaztelarra da entrenatzailea eta frantziar areto futboleko D1 ligan jokatzen du, Alfredo Hualdek gidatutako lantaldearen aurrerapenak neurtuko dituen taldeak. Toulouse frantziarra 1991. urtean sortu zen eta Frantziako Areto Futboleko lehenengotariko klubetako bat da, lehenbiziko liga nazionala sortu zutenetakoa. 2013. urtean bigarren mailara jaitsi zen eta lau urte [...]

Title

Go to Top