27 2019.02.27

Kostatako garaipena lortu du Lauburu Ibarra Mahalak

2019-02-27T12:56:52+01:0027/02/2019|Tags: , , , |

Lauburu Ibarra Mahala - Castro Urdiales CFS 3-2 irabazi zion Lauburu Ibarra Mahalak Castro Urdialesi bere ligako hamazazpigarren jardunaldian, eta azken asteetan zuen bolada ezkorra etetea lortu zuen honela. Etxeko talde moduan jokatzera Amasa-Villabonara joan behar izan zuten moreek eta lan handian egin behar izan zuten Kantabriako taldea menderatzeko, 40 minutu luzeetan gauzak asko zaildu zituen-eta. Pistaren hiru laurdenetan estutuz hasi ziren bi taldeak, aurkariari akatsak eginarazteko xedez. Ibarrako taldea ez zen eroso sentitzen jokoa eraikitzeko garaian, pistan zeuden aire-poltsen konkorrak zirkulazioa eta paseak zailtzen zituztelako. Zortzigarren minutuan moreak aurreratu ziren markagailuan, Oier Goikoetxeak pista erdian ostu eta parekoaz libratuz [...]

25 2019.02.25

Lauburuk ezin izan zuen Alzira liderraren aurrean puntuatu (5-2)

2019-02-25T10:16:13+01:0025/02/2019|Tags: , , , |

Liderraren kontrako norgehiagoka jokatuta zapore txarrarekin itzuli ziren Alfredo Hualderen mutilak Alziratik. Jokoari dagokionez, moreak parez pare jokatu zuten aurkariaren kontra eta gehiago merezi izan bazuten ere, ez zuten Balentziakoak menderatzea lortu. Aurretik ere jarri ziren, baina azken minutuetan bostekoarekin norgehiagoka irabaztea atera zirenean, porrotera kondenatuak izan ziren hiru gol jasan zituzten. Zapore txarra kirolaz kanpoko jarrerengatik ere bai, kirol honen inguruko baloreekin zerikusirik ez duen tratu bat jaso baitzuen Ibarrako taldeak bertako zaleen zati batengandik, eta halaxe ipini zuten epaileek beren aktan. Norgehiagokaren lehenbiziko minutuak errespetu handikoak izan ziren bi aldeetatik; inork ez zuen huts egin nahi. Bi defentsak [...]

21 2019.02.21

Bolada txarrari amaiera emateko aukera berri bat

2019-02-21T09:33:57+01:0021/02/2019|Tags: , , , , |

LAUBURU IBARRA MAHALA - CASTRO URDIALES CFS Ligako hamazazpigarren jardunaldia jokatuko du Lauburuk Castro Urdialesen kontra larunbatean. 17:45etik aurrera izango da eta Belabietako pistan jokatzeko aukerarik ez dagoenez, Amasa-Villabonako Olaederra kiroldegian neurtuko dira bi taldeak. Emaitzei dagokienez, antzeko krisialdia pasatzen ari dira bi taldeak eta norgehiagoka hau zulotik ateratzeko aukera bikaina izango da bientzat. Kantabriarrak ligako egungo txapeldunak dira eta urteetan bi klubak izan duten lehiakortasunak norgehiagoka intentsitate eta ilusio handiagorekin bizitzea eragingo du. 20 punturekin, ligako sailkapenean hamaikagarren doa Castro Urdiales taldea; aldeko 85 gol ditu eta 101 kontrako. Castron jokatutako norgehiagokan azken minutuetan lortutako 5-3ko emaitzarekin irabazi [...]

Go to Top