Estatuko oinarrizko maila gorenean ezarritako berregituraketa berriak, 8 taldeetara murrizteaz gain,  lurralde banaketa berri bat ere ezarri du piparreroen interesen aurka doana.
Errioxako eta Nafarroako taldeek Aragoiko taldea osatzera pasatzen dira, Aitor Arevalon mutilak parte hartuko duten taldean berriz Cantabria, Asturias eta Euskadiko taldeak egongo dira. Asturiaseko 3 talde berri eta Cantabriako talde bat, Bizkaiko 2 taldeekin orekatuko da, baina denboraldi berri honetan Gipuzkoak ordezkari bakarra izango du
Espainiako arteko futboleko komiteak bigarren berregituraketa ere aurreikusi du 20/21 denboraldirako, maila honetan talde bakarra izatearekin eta igoera plan bereziarekin, non gure taldeko irabazleak plaza bat lortuko duen. Denborak esango du nork lortuko duen saria, bainan oraindik ofizialtasuna behar du proposamen honek. Aurtengoan 3 talde jeitsiko dira lurralde mailara eta sailkatutako lehengo biak izango dute aukera Espainiako jubenil kopa jokatzeko, lehenengo kanporatzea partidu bakarrera jokatuta.Final  laurdenekoak Rozaseko futbol hiran kontzentratuta jokatuko dira.
Final zortzirenekoak: maiatzak 30
Final laurdenak: ekainak 5
Final aurrekoak: ekainak 6
Finala: ekainak 7
Ohorezko Jubenil maila, orain dela 5 urte berreskuratu zenetik, Lauburuk egin duen apostu bat da. Garai hartan, euskal taldeen presentzia baliatu zuen berregituraketak, bainan naiz eta urte errazak ez izan, klubak argi dauka beste helburuetara iristeko nahitaezko bidea dela maila honetan aritzea, eta horrela, 2 aldiz liga irabaztea lortu du, Espainiako jubenil txapelketan esperientzi bikainak lortuz. Mailak eskatzen duen esfortzua berriz geroz eta handiagoa da, aurreko denboraldian esaterako, 15.000 eurotako aurrekontua gainditu zuen hamalau partaideko taldea izanik – Asturiaseko taldeak barne- eta aurtengoan berriz taldeen osaketa berri hau dela medio kopuru hau gehitze aurreikusten da bidaien gastuak handiagoak izango direlako.
Klubak inbertsio honen buelta ikertzen du. Alde batetik kirol arloan ez du beti emaitza onak ematen, adin horretako gazteen kultura baldintzatua, edota areto futbolak berak gure lurraldean duen erreferente faltangatik. Guzti honek talentudun jokalariak bidean geratzea dakar. Beraz, oraingoz klubak maila honetan aritzeari ekingo  dio, eta zale eta instituzioek egiten den esfortzua kontutan hartzea.