Gure taldea 2. multzoan egongo da eta Euskadiko (4), Nafarroa (3), Gaztela Leon (3) Gaztela Mantxa (1) eta Kantabriako (1) aurkariak izango ditu bertan.
Txapelketa sisteman berrikuntza garrantzitsuak dituen denboraldia izango da aurtengoa. Hasteko, lau talde jaitsiko dira kategoriaz ohiko hiru beharrean, eta igotzeko garaian, Play Off-a jokatuko duten taldeak lau izango dira, baina hiru bazterketa gainditu beharko dituzte Bigarren Mailara igotzeko txartela lortzeko.
Koparako sailkatuak 3tik 5era pasako dira denboraldi berrian; pasa den denboraldian ezagutu zen jada neurri hau eta multzo bakoitzeko laugarren eta bosgarren sailkatuek ez usteko polita izan zuten.
Bide batez, ongietorria eman nahi diegu igo berriak izan diren Aragoiko Tauste, Kantabriako Castro Urdiales, Nafarroako Ibararte eta Bizkaiko Kukuiaga taldeei. Azken honek Elorrietako taldearen postua beteko du, ezin izan baitu igoera eskubidea gauzatu. Palentziako Guardo FS taldeari ere ongietorria ematen diogu, 1go multzotik bigarrenera pasa da-eta.
Egutegia osatu bitartean, klubak lehenengo taldearen zein beste talde guztien lantaldeak osatzen jarraituko du.