Lauburuk ezin izan zuen punturik lortu Guadalajaran. Alfredo Hualderen taldeak denboraldiko partidarik txarrena jokatu zuen, defentsan ez zuen nortasunik izan eta erasoan freskotasuna falta izan zitzaion. 
Partidako lehen minutuak izan ziren Laubururen onenak. Izan ere, Zumeta izan zen markagailua estreinatzeaz arduratu zena, Iñigoren pase bat jaso ondoren, markagailuan 0 eta 1-ekoa jarriz. Dena den, talde moreak defentsan izan zuen pasibotasuna aprobetxatuz, Guadalajarakoek, bi golen bidez, buelta eman zioten markagailuko emaitza horri. 
Egoera horren aurrean eta minutu batzuk beranduago, Andonik berdinketa lortu zuen, kanpotik egindako jaurtiketa indartsu baten bidez. Hala ere, gaztelarrek ez zeuden amore emateko prest eta, Laubururen ohiz kanpoko defentsarako ezintasuna zela eta, Capak beste bi gol sartu zituen. 
Atsedenaldiaren ondoren, ibartarren erreakzioa ikustetik urrun, guztiz kontrakoa gertatu zen; zatia hasi eta minutu gutxira, 5 eta 2-ra igo baitzen markagailuko emaitza. Bigarren zati horren erdialdean, Alfredok bosteko jokoaren alde egin zuen. Modu horretara, arriskua sortu zuten aukera ugari izan zituzten Ibarrakoek, baina, etxekoak arrisku horretaz baliatu eta, berriro ere Caparen bitartez, 6 eta 2-koa igo zuten markagailura; zelaitik egindako jaurtiketa baten bidez. 
Emaitza horrek min egin bazuen ere, Antxon eta Zumetak 6 eta 4-ekoa lortu zuten eta, modu horretara, Ibarrako taldeak partida bere alde jartzeko zituen aukeretan sinistu zuen. Bi gol horiek taldearen animoak igo bazituen ere, etxeko atezainak markagailua itxi zuen 7 eta 4-ekoarekin. 
Lau partida jarraian garaipena lortu ezinik pasa ondoren, alarmak piztu dira talde morean. Autokritika egin eta barrura begira jartzeko unea da berriro ere sailkapeneko lehen postuei heltzeko. Jardunaldiko emaitza positibo bakarra kanpotik etorri zen; izan ere, liderrak Lauburutik 6 puntura jarraitzen du eta guztira 8 dira pribilegiozko postuetan dauden taldeak. 
Datorren larunbatari dagokionez, denboraldiko errebelazio taldeak bisitatuko du Belabieta: aurten mailaz igo eta liderrarengandik puntu bakarrera dagoen Ibararte talde nafarra. Hortaz, astean zehar gogor entrenatu eta lehiaketan indartsu aritzeko gai direla erakusteko asmoa dute Alfredo Hualderenak. 
Txubelen mutilei dagokienez, Kopako partida galdu zuten Arrasaten. Partida osoan zehar talde morea aurkaria baino hobeto ibili zen eta markagailuan 0 eta 4-ekoa jartzera ere iritsi ziren. Hala ere, ia partidaren amaieran, etxekoek topaketaren norabidea euren alde aldatu eta markagailua 5 eta 4-era igo zuten. Galdu arren, final-zortzirenetaraino iristeko egin duten ahalegin handia nabarmentzekoa da. Lan ona!
GOAZEN LAUBURU K.E IBARRA!!!!
PARTIDAKO XEHETASUNAK
CD ESCUELA DE GUADALAJARA: Miguel (1), Mareque, Cristian (1), Capa (4) eta López (1)
Horiez gain: Alejandro, Adrian, Plaza, Romera, Pablo eta Diego.
LAUBURU K.E. IBARRA: Jorge, Antxon (1), Dani, Beñat eta Oihan.
Horiez gain: Aitzol, Zumeta (2), Andoni (1), Iñigo, Boli eta Endika.
TXARTEL HORIAK:
CIUDAD DE GUADALAJARA: Capa (2A), Miguel, Mareque eta Adrian
LAUBURU K.E.: Oihan, Antxon, Andoni, Dani (2A), Iñigo (2A)
TXARTEL GORRIAK: 
Lauburuko Dani eta Iñigo 
GOLAK
0-1 MIN 5 – Zumeta
1-1 MIN 6 – López 
2-1 MIN 9 – Capa 
2-2 MIN 13 – Andoni
3-2 MIN 18 – Capa 
4-2 MIN 20 – Capa 
ATSEDENA
5-2 MIN 21 – Cristian
6-2 MIN 34 – Capa
6-3 MIN 36 – Antxon
6-4 MIN 37 – Zumeta 
7-4 MIN 40 – Miguel 
ARBITROAK 
Cristian Cubero García (Comité Madrileño)
Daniel Gómez Tardón (Comité Madrileño)