TRINTXERPE K.E. – LAUBURU K.E. IBARRA
Arratsaldeko 17:30ak eta Trintxerpera iritsi berri, talde erdia Cuencara bidean, baina partida hasterako iritsiko ziren esperantzarekin; Partida hasteko ordua iritsi eta jokalari guztiak kantxan ziren.
Aurrean talde gogor bat izanda hasi zuten partida moreak. Horrela iritsi zen 1-0eko gola, baina handik minutu gutxira banakoa lortu eta partidan sartzea lortu zuten Lauburukoek. Atsedenaldira iristerako hala ere, 2. gola jaso zuten eta markagailuan bertako taldearen atzetik iritsi ziren partidaren erdira.
Bigarren zatia gogotsu ekin zien bisitariek; animoa goian eta baloiaren jabetza zuten, baina aukera dezente barkatu izanak bertakoen atzetik jarraitzea eragin zuen.
Trintxerpeko neskek ez zuten moreen hutsa barkatu eta kontraeraso batean geldo harrapatuz, 3-1ekoa egin zuten. Azken 5 minutuetan, arriskatzea erabaki zuten bisitariek bostekoarekin, horrela aukera gehiago sortu eta markagailuko aldea txikitzeko asmoz, baina falta baten ostean, 4-1eko emaitzarekin amaitu zen partida. Azkenean, emaitzak egindako lana islatzen ez duenaren sentsazioarekin egin zuten neskek etxera bueltako bidea. Ligako partida guztiak jokatuta eta 3. postuan amaitu ondoren, fase berri bati ekingo dio taldeak datorren astean. Ea berriro ere sentsazio onak emaitzetan islatzea lortzen duten.
EMAKUMEZKOAK LIGA 2. FASEA 1. MULTZOA / SENIOR FEMENINO LIGA 2ª FASE GRUPO 1
30/03/2019     ESKORIATZA K.E. – LAUBURU K.E. IBARRA
06/04/2019     LAUBURU K.E. IBARRA – TRINTXERPE K.E.
13/04/2019     ORDIZIA K.E. – LAUBURU K.E. IBARRA
04/05/2019     LAUBURU K.E. IBARRA – ESKORIATZA K.E.
11/05/2019     TRINTXERPE K.E. – LAUBURU K.E. IBARRA
18/05/2019     LAUBURU K.E. IBARRA – ORDIZIA K.E.
 
#AukeratuMOREeginLAUBURU
#GoazenLauburuKEIbarra