12 2019.05.12

Errege Koparako sailkatu da Lauburu

2019-05-12T22:09:56+02:0012/05/2019|Tags: , , , , , |

LAUBURU KE IBARRA - FUTSAL IBI - MUSEO DEL JUGUETE CFS Garaipen indartsua lortu du Lauburuk Ibi lermatu baten kontra 7 eta 1 irabazita. Lehenbiziko zatian egindako lan bikainaren ondorioz 5-1eko emaitzarekin erretiratu ziren aldageletara eta norgehiagoka erabakita utzi zuen. Bigarren zati osoan Ibikoek bosteko jokoaren aldeko apustua egin zuten emaitza igotzea lortzeko itxaropenarekin, baina Lauburu handi bat ikusi zen hor eta lantalde guztiaren elkarlana, esfortzua eta defentsa-ordenak hiru puntuak Belabietan geratzea ahalbidetu zuen. Bi taldeak oso modu desberdinean egin zioten aurre norgehiagokari; bertakoek, Alacanteko jokalari onenek jokoa sortzea eragozteko helburuarekin defentsa altua erabili zuten, eta bisitariek berriz, pista erdiko [...]

30 2019.04.30

Azken uneetan garaitu dio Lauburuk Mariano Rico Cuellar on bati (3-4)

2019-04-30T12:18:45+02:0030/04/2019|Tags: , , |

FS MARIANO RICO CUÉLLAR  - LAUBURU KE IBARRA Lauburuk denboraldi amaieran jokatu beharko dituen bost finaletatik lehenengoak amaiera pozgarria izan zuen, bukaera arte irabazteko grina erakutsita, taldeak hiru puntuak Ibarrara ekarri baitzituen. Alfredo Hualderen mutilak hirutan bederen erremontatu behar izan zuten, 12 segundo faltan azken 3-4ko emaitza ziurtatu arte. Espero zen moduan joan zen norgehiagoka. Bertakoek talde porrokatua dutela erakutsi zuten eta edozein unetan Iñaki Peñaren atea aurkitu nahian ibili ziren. Moreen eraso-jokoa baldintzatu zuen Cuellarreko pistak, bisitariek ez zuten lortu zoru bizkor hartan eroso sentitzea. Lehenbiziko bi minutuetan bi aldeek izan zituzten okasioak. Oihan eta Andoni Carlosenak bertako atezainak [...]

9 2019.04.09

Lauburu Ibarra Mahalak Belabietan irabazita, puntuak gehitzen jarraitzen du (4-1)

2019-04-09T12:05:00+02:0009/04/2019|Tags: , , |

LAUBURU IBARRA MAHALA - E.F.S DE SIERO "A" Ligako hogeita batgarren jardunaldia 4-1eko emaitzarekin irabazi zuen Lauburu Ibarra Mahalak, azken asteetan daraman bolada onarekin jarraitzen duelarik. Ibartarrak lan asko egin behar izan zuten bisitariari irabazteko. Ibartarrak hartu zuten iniziatiba partidaren hasieran. Asturiasko taldeak oso eskema kontserbatzailea erakutsi zuen Belabietan, bertakoen akatsen zain geratzen zelarik eta defentsa aldaketak pista erdian gauzatuz. Erasoan aurrez landutako ekintzak erabili zituzten bisitariek, beren atezainarekin ezustean, lotutako bosteko jokoarekin batera. Guzti honek, ibartarrek nahi baino erritmo geldoagoa eragiten zuen. Norgehiagokaren 3. minutuan Iker Zubeltzuk trantsizio on bat gauzatu eta taldea aurreratu zuen markagailuan. Aukera garbi gehiago [...]

8 2019.04.08

Guadalajarako garaipenak ametsa luzatuko dio Laubururi (1-3)

2019-04-08T16:07:20+02:0008/04/2019|Tags: , , , , , |

C.D. CIUDAD GUADALAJARA F.S.  — LAUBURU KE IBARRA Asko landutako garaipena lortu zuen Lauburuk etxetik kanpora jokatutako norgehiagokan; defentsa on batean oinarrituta, lehenengo zatian bertakoek sartutako golari buelta ematea lortu zuen eta bigarrenean, estrategia gol batekin aldea handitu eta lehiatzen jakin izan zuen amaiera arte errenta mantenduz. Hasiera bikaina egin zuen Lauburuk eta partiduko lehenbiziko minutuak moreak izan ziren; baloi-oste eta amaiera bizkorrekin eragindako presioak lehenbiziko gol-okasioak sortu zituzten. Hala ere, bertakoen kasta agerian geratu zen eta jokalari batzuek duten kalitatea aprobetxatuz Lauburuko defentsa estutzen hasi ziren. Langara jaurtiketa bat edota Peñak egindako lan onak lehenengo zatiaren erdira arte markagailua [...]

25 2019.03.25

Lauburuko emakumezkoen taldeak ligako partida guztiak jokatuta, fase berri bati ekingo dio datorren astean (4-1)

2019-03-25T23:07:30+01:0025/03/2019|Tags: , , , , |

TRINTXERPE K.E. - LAUBURU K.E. IBARRA Arratsaldeko 17:30ak eta Trintxerpera iritsi berri, talde erdia Cuencara bidean, baina partida hasterako iritsiko ziren esperantzarekin; Partida hasteko ordua iritsi eta jokalari guztiak kantxan ziren. Aurrean talde gogor bat izanda hasi zuten partida moreak. Horrela iritsi zen 1-0eko gola, baina handik minutu gutxira banakoa lortu eta partidan sartzea lortu zuten Lauburukoek. Atsedenaldira iristerako hala ere, 2. gola jaso zuten eta markagailuan bertako taldearen atzetik iritsi ziren partidaren erdira. Bigarren zatia gogotsu ekin zien bisitariek; animoa goian eta baloiaren jabetza zuten, baina aukera dezente barkatu izanak bertakoen atzetik jarraitzea eragin zuen. Trintxerpeko neskek ez [...]

18 2019.03.18

San Juanen etxean galdu du Lauburuk (2-1)

2019-03-18T11:59:08+01:0018/03/2019|Tags: , , , |

A.D. SAN JUAN - LAUBURU K.E. IBARRA Norgehiagoka gogorra, intentsitate handikoa eta lehiakorra jokatu zuten moreek pasa den larunbatean San Juan Kirol Elkartean. Hiru puntuak eskuratu nahi izan zituzten bi taldeak, baina San Juanek hobeto erabili zituen bere armak eta azkenean beretzat izan saria.   Defentsak altu jarri zituzten bi taldeak norgehiagoka hasieran; honek jabetza motzak eta hurbilketa gutxi eragiten zuen. Moreek jabetza handiagoak izaten eta arriskuzko hurbilketa batzuk egiten hasi ziren urruneko jaurtiketekin. San Juanek kontra arriskutsu eta erremateekin erantzuten zuen estrategia jokaldietan. Gauzak honela, San Juanen lehenengo gola iritsi zen; Torek korner bat ateratzean zuzen errematatu zuen. Laubururen [...]

16 2018.09.16

Lauburuk gozatu eta sufritu egin zuen bere estrenaldian irabazi ahal izateko

2018-09-16T11:43:31+02:0016/09/2018|Tags: , , , , |

Liga hasierako norgehiagoka honek bi aurpegi oso desberdinak erakutsi zituen. Lehenengo zatian, joko ikusgarria, aurkariaren atera askotan iritsiz eta atsedenaldia aurretik 4-1eko emaitza lortuz. Bigarrengoan berriz, bisitarien hobekuntza eta lehenbiziko minutuan gola jasan behar izateak moreak aztoratu zituen, hiru puntuak lortu ahal izateko amaiera arte sufritu behar izan zutelarik. Norgehiagokaren hasieran bi taldeak defentsa altua ezarri zuten, aurkariaren aurrerapena eragozteko helburuarekin. Moreak hobeak izan ziren erasoan eta defentsan hobeto estutu zuten. Hori dela eta, Burgoskoen atera arrisku handiko iritsierak egin zituzten, eta horietako batean, Javi Saldisek kantxa erdian ostu eta Oihanekin batera Carran menderatuz 1-0ekoa ezarri zuen. Handik pixka [...]

Go to Top