Areto futboleko partida ona larunbat arratsaldean Tafallan bizitakoa. Lehen postuengatik borrokatzen ari diren bi taldeek lehia handiz bilatu zuten garaipena, bi apustu desberdin egin zituztelarik. Piparreroentzat zoritxarrekoa izan zen minutu batekin, non nafartarrek bi gol sartu zituzten eta, partidako momentu garrantzitsuenetan moreen punteria faltaren ondorioz, Tafallakoen alde agertu zen partida.
Aldapan gora hasi zen partida ibartarrentzat, lehen minutuan Zalaren 1 eta 0koa jaso baitzuten estrategiazko jokaldi batean. Hortik aurrera, Lauburuk nafartarren baloi irteera nola presionatzen zuen ikusi ahal izan zen, berdinketa bilatzen zuelarik. Bitartean, bertakoek “arropa gorde” eta defentsa pista erdian mantendu zuten, aurkariaren akatsa bilatu eta trantsizio arriskutsuetan ateraz. Aitzolek, area barruan aldaratutako baloia jasoz aukera argia izan bazuen ere, ezin izan zuen Aitor garaitu.
Bigarren zatian, gidoi berdina jarraitu zen eta, lehen minutuetan piparreroek iniziatiba eraman bazuten ere, ez zuten azken metroetan asmatu. Eta barkatzen duzunean, ordaintzen bukatzen duzu. Laubururen zoritxarreko minutu batean, Tafallakoek defentsako bi akats aprobetxatu eta bi gol igo zituzten markagailura, modu horretara partida epaituta utziz. Horietako lehen, Olcozena izan zen, bolea izugarri batekin eta bigarrena, berriz, Natxorena, Endika azpitik garaitu zuelarik. Hortik aurrera, Alfredo Hualdek bosteko jokoaren alde egin zuen apustu. Lehen momentuetan, ondo aritu ziren, baita arriskura iritsi ere. Horrela, 3 eta 1ekoa lortu zuten, Aitzolek Aitorren aldaratze bat sarera jaurtitzen zuelarik. Gol horrek partida remontatzeko gai zirela sinisteko balio izan zuen baina arriskua oso handia zen eta Jesusek, ibarrakoen akats baten ondoren, 4 eta 1ekoarekin itxi zuen partida.
Denboraldiko bigarren porrota, Kopan ere lehiatu ondoren, piparreroentzat gogorra izan den aste batean. Lauburukoak play off-etara sarbidea ematen dien lehen postuetan daude eta, beraz, gogor lan egin beharko dute hurrengo larunbatean arratsaldeko 18:00etan Pinsequeren aurka Aragoien jokatuko duten partida prestatzeko.
GOAZEN LAUBURU K.E. IBARRA!!!!!
PARTIDAKO XEHETASUNAK
TAFATRANS VUL. RUIZ FS: Aitor, Unai, Iñigo, Zala (1) eta Jesus (1)
Horiez gain: Natxo (1), Olcoz (1), Iñigo Fdez, Ezquiroz, Xabi, Denis eta Arrula.
LAUBURU K.E. IBARRA: Endika, Antxon, Aitzol (1), Oihan eta Andoni.
Horiez gain: Dani, Zumeta, Martin, Beñat Aldalur eta Jorge.
TXARTEL HORIAK:
TAFATRANS: Unai, Esquiroz eta Olcoz
LAUBURU K.E. IBARRA: Oihan, Dani, Andoni eta Aitzol
GOLAK
1-0 MIN 01 – ZALA
ATSEDENA
2-0 MIN 30 – OLCOZ
3-0 MIN 30 – NATXO
3-1 MIN 33 – AITZOL
4-1 MIN 36 – JESUS
ARBITROAK
Daniel Fernandez Sanchez (Comité Aragonés)
Eduardo Sierra Gimeno (Comité Aragonés)
KRONOMETRATZAILEA
Leticia Romero Haro (Comité Navarro)