Beste hiru puntu lortu dituzte senior neskek Trintxerperen aurka 6-1 irabazita. Lidertzan jarraitzen dute ibartarrek 34 puntu pilatuta.
Hasi da Gipuzkoako Ligako senior nesken hirugarren itzulia. Hirugarrena eta azkena. Ibartarrek Trintxerperen aurka ekin zioten azken itzuliari. Ostiralen jokatu zuten partidua, etxean, iluntzeko 20:30ean hasita.
Partidua lasai hasi zen, erritmo motelarekin. Lauburukoek baloiaren jabetza izan zuten arren, ez zuten gehiegi estutu. Partiduan sartzea kosta zitzaien arren, azkar lortu zuten aurrea hartzea. Markagailua aldatu arren (1-0) partidaren erritmoa ez zen apenas aldatu. Bigarren gola lortu zuten etxekoak, 2-0 aurretik jartzea, baina partidaren intentsitateak bere horretan jarraitzen zuen.
Trintxerpekoek ez zuten etsi. Bost jokalarirekin etorri ziren Ibarrara, eta horrek partida zaildu arren, ez zuten amore eman. Hortzak erakutsi zizkieten lehen zati guztian zehar ibartarrei eta honela lortu zuten markagailuko aldea txikitzea. 2-1 emaitzarekin, Lauburukoek partidaren erritmoa azkartu zuten eta beren jokoa ezarri zuten.
2-1 eta gero, gola sartu zuten etxekoek. Aldea handitu zuten hirugarrena sartuta. Ondoren, Trintxerpeko jokalari batek min hartu zuen. Jokalaria lesionatuta, lau jokalarirekin besterik ezin zuten jokatu. Hamar minuturen faltan, beraz, partidua 4-4ren kontra aritu ziren.
Espazio handiak sortu ziren orduan eta ibartarrek aukera aprobetxatu zuten hiru gol sartuta. 6-1 emaitzarekin bukatu zen partidua.
Aste honetan aurkari zaila izango dute ibartarrek. Eskoriatzaren kontra jokatuko dute han, etxetik kanpo.